Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3565

AGINDUA, 2016ko uztailaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren laguntzaile bat izendatzen duena.

Azaroaren 22ko 448/1994 Dekretuaren (1994ko abenduaren 26ko EHAA) bidez onartutako Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren Antolaketa-araudiak II. tituluko 4. artikuluaren 2. Paragrafoan xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1.artikulua.– Karmelo Ugarte Zabala jauna Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren laguntzaile izendatzea.

2. artikulua.– Izendapena 2016-2017ko ikasturteak bukatu arte egongo da indarrean, lehenago libreki baliogabetu ahal izatearen kalterik gabe.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 26a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala