
150. zk., 2016ko abuztuaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ARRIGORRIAGAKO UDALA
3525
IRAGARKIA, Arrigorriagako Udaleko zarata-mapari buruzko informazio publikoa.
Laboratorio de Ensayos Medioambientales, Instituto Medioambiental Europeo, S.L. (IMAE) enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluaren arabera egindako udalerri honetako zarata-mapa Arrigorriagako Udalari aurkeztu zaio. Adierazitako zarata-mapa jendaurrean azalduko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zein Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkien bidez. Hori guztia pertsona fisiko edo juridiko guztiek dagoen dokumentazioa eta jarraitutako prozedura azter dezaten.
Jendaurrean egoteko epea aipatutako iragarkien azkena argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2016ko irailaren 16ra arte egongo da irekita, biak barne; halaber, informazio publikoa Arrigorriagako Urgoiti pasealekuko 57. zenbakian dagoen udaleko bulego teknikoan kontsultatu ahal izango da, 08:00etatik 13:30era, baita udaleko webgunean ere.
Arrigorriaga, 2016ko uztailaren 19a.
Jarduneko alkatea,
CARLOS ATUCHA GURTUBAY.
RSS