Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2016ko abuztuaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3519

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Sondikako geralekuaren irisgarritasuna hobetzeko eta geralekua 3. lineara egokitzeko lanari buruzko lizitazioa jakitera ematen duen iragarkia aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, maila bereko xedapen bitartez konponduko dira.

Horrelako akatsak hauteman dira 2016ko uztailaren 11ko 131 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Euskal Trenbide Sarearen Iragarkian, Sondikako geralekuaren irisgarritasuna hobetzeko eta geralekua 3. lineara egokitzeko lanari buruzko lizitazioa jakitera ematekoan, eta, ondorioz, aldaketak sartu behar dira.

2016/3096 (2/1) orrialdean, 4. atalean,

hau esaten duen lekuan:

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hirurehun eta berrogei mila eta zazpiehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hogeita bederatzi zentimo (340.769,29), BEZik gabe.

Hau esan behar du:

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hirurehun eta hogeita hamasei mila, bostehun eta bat euro eta laurogeita sei zentimo (336.501,86), BEZik gabe.

Bilbao, 2016ko uztailaren 28a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala