Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2016ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3481

IRAGARKIA, 2016ko uztailaren 14koa, instrukziogilearena, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteen proposamenak jakinaraztekoa.

Ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa bete dadin. Artikulu hori Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatzen du.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Interesdunak Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastian 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta agertu, edo agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 14a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala