Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2016ko abuztuaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3461

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, mantentze lanetako ibilgailuen zaharberritzeari -2 furgoneta eta lur orotako ibilgailu bat- buruzko lizitazioari publizitatea ematekoa.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: mantentze lanetako ibilgailuen zaharberritzea: 2 furgoneta eta lur orotako ibilgailu bat.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

d) Burutzapen/entrega epea: hiru (3) hilabete.

e) Luzapenak: ez.

f) Loterik: bai. 1 lotea: lur orotakoa; 2 lotea: 2 furgoneta, bat ertaina eta bestea handia.

3.- Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era. Eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera:

Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 58 puntu artean) eta bataz besteko 100km-tarako gasolio-kontsumoa (balorazioa 0 eta 2 puntu artean).

Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 40 puntu artean).

Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.- Lizitaziorako gehieneko aurrekontua.

1 lotea: hogeita zazpi mila eta bostehun (27.500,00) euro, BEZik gabe.

2 lotea: hogeita hamabi mila eta bostehun (32.500,00) euro, BEZik gabe.

5.- Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.- Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko irailaren 7a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20015341)

7.- Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.- Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko irailaren 14ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.- Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.- Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko uztailaren 21a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala