Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2016ko abuztuaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3453

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 257/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 257/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: E O.

Abokatua: Beatriz Quintela Rodriguez.

Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.

Demandatua: Fred Ogbahon.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-02an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut E O-k Fred Ogbahon-en aurka jarritako demanda; horrela, bada, XXXXX eta XXXXX seme-alabei dagokienez hartutako behin betiko neurrien gaineko akordio hau onartu behar dut:

A) Amari esleitzen zaio seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza, hartara eragotzi gabe guraso-ahala biena izatea. Era berean, zaintza ez duen gurasoaren alde honako bisita-araubidea ezartzen da, harik eta adingabeek bi urte bete arte (adin hori bete ondoren, bisita-araubidea berrikusteko konpromisoa hartzen da):

Aste barruan, astean hiru aldiz 3 orduz egunean, bi gurasoek aldez aurretik adostutako ordutegian. Adostasunik lortu ezean, aita seme-alabekin egongo da astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:00etatik 9:00etara, eta, asteburuetan, larunbat guztietan 4:00etatik 8:00etara.

Udako, Aste Santuko eta Gabonetako oporrak guraso bien artean banatuko dira, eta ez da gaua igarotzeko aukerarik izango; amak urte bikoitiak aukeratuko ditu, eta aitak, berriz, bakoitiak.

B) Seme-alaba bakoitzaren alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 50 euroko mantenu-pentsioa ezartzea (100 bi seme-alabentzat), zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak Estatu osoarentzat argitaratutako KPIren arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko seme-alaben gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

D) Seme-alaba adingabeei eta amari esleitzen zaie familia-etxebizitzaren erabilera (Juan de la Cierva 2 solairuartea B, Sestao).

Horrez gain, prozedura honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitzeko autoa ere eman da, zeinaren xedapen zatiak honako hau baitio hitzez hitz:

Erabakia: 2015eko azaroaren 2ko autoa zuzentzea; hau da, xedapen-zatiaren A letrako bigarren paragrafoan, honako hau dioen tokian:

"Aste barruan, astean hiru aldiz 3 orduz egunean, bi gurasoek aldez aurretik adostutako ordutegian. Adostasunik lortu ezean, aita seme-alabekin egongo da astelehen, asteazken eta ostiraletan 7etatik 9etara, eta, asteburuetan, larunbat guztietan 4:00etatik 8:00etara". Hau esan behar du:

Aste barruan, astean hiru aldiz 3 orduz egunean, bi gurasoek aldez aurretik adostutako ordutegian. Adostasunik lortu ezean, aita seme-alabekin egongo da astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:00etatik 19:00etara, eta, asteburuetan, larunbat guztietan 4:00etatik 8:00etara.

Fred Ogbahon demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko ekainaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala