Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2016ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3418

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariarena, zeinaren bidez eskuordetzen baitzaio Ogasun eta Finantzetako sailburuari Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako segurtasun- eta zaintza-zerbitzua kontratatzeko eskumena.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zuzeneko eraikinetan orokorrean erabili behar diren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzari esleitzen zaizkion gai eta zerbitzuak kontratatzea. Izan ere, halaxe dago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan eta lehen xedapen gehigarrian eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluan (2013ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.).

192/2013 Dekretuaren 12.a) artikuluak, halaber, zuzendaritza horri ematen dio eskuratze zentralizatua duten ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozeduren garapen-proposamena.

Gaur egun uste da Baliabide Orokorreko Zuzendaritzaren eskumeneko kudeaketa zentralizatuko eraikinetarako segurtasun- eta zaintza-zerbitzua modu zentralizatuan kontratatzeak zerbitzuen kudeaketa hobetzen eta gastu publikoa arrazionalizatzen laguntzen duela.

Aipatu 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak ahalbidetzen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatua ez duten bestelako eraikinetara zabaltzea. Zabaltze hori honela gauzatzen da: hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetako aurreikuspen espezifikoen bidez, edo Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak jasotzen dituen formulen bidez.

Lehen aipatu eremuan segurtasun- eta zaintza-zerbitzua modu zentralizatuan kontratatzeko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenen eskuordetzerako jasotakoa da, honakoa xedatzen baitu:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hori dela eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren 9.1.l) artikuluak (2013ko apirilaren 24ko EHAA, 78. zk.) Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren pertsona titularrari ematen dizkion eskumenak baliatuz –horien artean dago sailaren kontratazio-organo izatea, betiere lizitazioaren oinarrizko aurrekontua edo, hori ezean, balio aintzatetsia 1.000.000 euro baino gutxiagokoa bada–, honako hau

EBAZTEN DUT:

I.– Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzea Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako segurtasun- eta zaintza-zerbitzua kontratatzeko eskumena.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginari buruzko irailaren 14ko 3/2011 LEDan jasotako honako gai hauetara hedatuko da eskuordetzea, hain zuzen ere kontratuari aplikatzekoak direnetara:

● Kontratua prestatzea (II. Liburua).

● Kontratua esleitzea (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

● Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako IV. Liburuko, I. Tituluko, I. Kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko, II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

● Kontratua formalizatzea (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

II.– Eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenek.

III.– Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 14a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala