144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (270 KB - 8 orri.)
- EPUB (750 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3407
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena. Iragarki horren bitartez ingurumen baimen bateratuen aldaketen ebazpenen zerrenda argitaratzen da.
Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritakoaren arabera, ingurumen baimen bateratua behar dute 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzeko diren instalazioen ustiapenek.
Ingurumen baimen bateratuaren xedea da: prozedura baten bitartez, lege hau bete behar duten instalazioek lege honen helburua betetzea bermatzen duten baldintza guztiak ezartzea. Prozedurak ziurtatzen du baimen hori emateko parte hartzen duten Administrazio publiko desberdinen koordinazioa, partikularrei karga administratiboak murrizteko eta izapidetzeak arintzeko, baita existitzen diren ingurumen baimenak egintza bakarrean bateratzen dituen poluzioaren prebentzio- eta kontrol-sistema bat ere edukitzeko.
Aipatutako arauaren 23. artikuluan dago araututa ingurumen baimen bateratuen jakinarazpena eta argitaratzea: aipatutako artikuluko 3. atalak ezartzen du autonomia-erkidegoek euren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituztela ingurumen baimen bateratuak emateko, aldatzeko edo berrikusteko diren ebazpen administratiboak.
Ondorioz, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 23.3. artikuluak ezarritakoa betetzeko xedez, ingurumen organoak 2015. urtean emandako ingurumen baimen bateratuen aldaketen ebazpenen zerrenda argitaratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 1a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.