Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3401

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, Osakidetzako hautaketa-prozesuak kudeatzeko webgune bat aztertzeko, garatzeko eta ezartzeko zerbitzuak kontratatzeko espedientearen lizitazio-prozedura irekiari dagokiona.

1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45 - 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.

c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Espediente-zenbakia: G/205/20/0/0971/OSC1/0000/062016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Azalpena: Osakidetzako hautaketa-prozesuak kudeatzeko webgune bat aztertzeko, garatzeko eta ezartzeko zerbitzuak kontratatzea.

c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: ez.

d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

e) Gauzatu eta entregatzeko epea: 10 hilabete.

f) Luzatzeko aukera: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala badagokio): ez.

h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 72000000.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko irizpideak: administrazio klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 50:

c.1.1.– Lanen edukiaren gaineko deskribapena: 25 puntu.

c.1.2.– Proposatutako arkitektura teknologikoa: 10 puntu.

c.1.3.– Integrazio-eredua: 15 puntu.

c.2.– Formulen bidezko irizpide ebaluagarriak: % 50:

c.2.1.– Eskaintza ekonomikoa (eskainitako deskontua): 50 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 150.000,00 euro, BEZik gabe.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 150.000,00 euro, BEZik gabe.

6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala (hala dagokionean):

b.1.– Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

b.1.1.– Betekizunak: enpresa lizitatzaileek urteko negozio-bolumen bat egiaztatu beharko dute, bukatutako azken hiru urteotako negozio-bolumenari dagokionez, gutxienez lizitazio-kopurua izan beharko da.

b.1.2.– Dokumentuak edo egiaztagiriak: urteko negozio-bolumena (zenbatekoa) ziurtatzeko, Merkataritza Erregistroan jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira, enpresaburua erregistro horretan inskribatuta badago, edo, bestela, kasuko erregistro ofizialean jasotakoak aurkeztu beharko dira. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek beren urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bidez, Merkataritzako Erregistroak horiek legalizatu ondoren.

b.2.– Kaudimen teknikoa:

b.2.1.– Betekizunak:

b.2.1.1.– Enpresa lizitatzaileek azken 5 urtean kontratuaren xede direnen antzekoak diren edo pareko ezaugarriak dituzten zerbitzuak egin izana ziurtatu beharko dute, eta urteko zenbateko pilatua lizitazioko oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoa edo hori baino handiagoa izan beharko da.

b.2.1.2.– Kalitatea.

b.2.2.– Dokumentuak edo egiaztagiriak:

b.2.2.1.– Azken bost urtean gauzatu diren eta lizitazio-kontratu honetakoen berdinak edo antzekoak izan diren zerbitzu nagusien zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak diren adierazita. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, organo eskudunak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez ziurtatu beharko dira egindako hornidurak; hartzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta, halakorik ez bada, enpresaburuaren aitorpenaren bidez.

b.2.2.2.– ISO 9001 Kalitate Kudeaketako Sistemaren Egiaztagiria. CMMI egiaztagiriaren 3. maila (edo hurrengoa). Adierazitako arau teknikoak edo baliokideak betetzen dituela egiaztatzen duten beste egiaztagiri bateragarri edo proba-baliabide egoki batzuk ere aurkeztu ahalko dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 16a, 13:00etan.

b) Aurkezteko modua: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a) puntua.

d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik zenbatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiago luzatu ahal izango da epe hori, 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra badago (balio anormal edo neurrigabeak).

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko abuztuaren 23a, 11:15ean.

b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko irailaren 6a, 11:15ean.

10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.

12.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo webgunea: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 14a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala