Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3400

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeen gauean behin-behineko boto-zenbaketa egiteko informatika-eragiketak gauzatu, eta zenbaketa antolatu, eskuratu eta zabaltzeko baliabide materialez eta giza baliabidez hornitzeko zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: PE-0011/16).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila. Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: PE-0011/16.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedea: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 2.500.000 euro (2.066.115,71 euro, gehi 433.884,29 euro BEZari dagozkionak).

5.– Esleipena.

a) Esleipenaren eguna: 2016ko ekainaren 1a.

b) Formalizazioaren eguna: 2016ko ekainaren 22a.

c) Kontratista: Ibermática, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: gehienez 1.391.500 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 19a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala