
144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
3399
IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, osoko bilkuren egunkariak eta beste testu parlamentario edo administratibo batzuk gaztelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzeko kontratuarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2016ko uztailaren 19ko erabakia) (Espedientea: 06-1100-16)
Kontratu-mota: zerbitzua.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko prezioa hitzeko: 0,08 euro/ hitzeko, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 0,017 euro; guztizko emaitza hau da: 0,097 euro/ hitzeko.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 444.328,93 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 93.309,27 euro; guztizko emaitza hau da: 537.638,00 euro.
Burutzeko epea: 2 urte.
Luzapena: 2, urte bateko bakoitza.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria lizitatzaileen eskura egongo dira toki hauetan:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara; Gasteizko Becerro de Bengoa kalea, z.g. (01005 posta-kodea).
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazitako moduan.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 23a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 19a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.
RSS