
144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3390
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 11koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Merkataritzako bulego teknikoetarako laguntzak emateko deialdia 2016ko ekitaldirako.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan daude ezarrita eta araututa Merkataritzako bulego teknikoetarako laguntzak –EAEko Administrazio Orokorrak ematekoak– (2010eko urriaren 25eko EHAA, 205. zk.). Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren beste zenbait aginduren bidez aldatu da partez: 2014ko ekainaren 26koa (2014ko uztailaren 11ko EHAA, 131. zk.), 2015eko uztailaren 28koa (2015eko abuztuaren 12ko EHAA, 151. zk.), eta 2016ko uztailaren 1ekoa.
Aipatutako agindu arautzailearen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdia egin behar da araututako diru-laguntzak emateko, 2016ko ekitaldirako, eta, horretarako, behar diren arauak eman.
Horiek horrela, aipatutako aginduan ezarritako eskumenen indarrez, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Helburua.
Ebazpen honen helburua da 2016ko ekitaldirako deialdia egitea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan Merkataritzako bulego-teknikoetarako aurreikusitako laguntzak emateko.
2. artikulua.– Bulego-kopurua.
Gehien jota, Merkataritzako 34 bulego teknikok jasoko dute laguntza, honelaxe banatuta:
– Agindu arautzailearen I. eranskinean ezarritako eremuetariko bakoitzari bulego 1 dagokio, 4., 5. eta 15. eremuei izan ezik; izan ere, azken eremu horietariko bakoitzari 2 bulego dagozkio, eta, 26. eta 27. eremuetariko bakoitzari 3 bulego.
3. artikulua.– Aurrekontu-kontsignazioaren zenbatekoa.
Helburu hori betetzeko, 1.309.000,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.
Diru-kopuru hori aldatu ahal izango da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beste programa batzuk burututakoan ahitu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera.
4. artikulua.– Eskabideak eta epea.
1.– Egoitza elektroniko honen bidez baino ezin izango dira eskabideak eskuratu eta bete: Euskadi.net/comercio. Eskabide-eredua egoitza elektroniko horretan egongo da eskura.
Eskabidearekin batera, erakunde eskatzailearen izenean jarduteko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinadura elektronikoa ez ezik, harekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta, Administrazioak Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuak xedatu bezala, eska litzakeen guztiak ere aurkeztuko dira.
2.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, aurtengo irailaren 9ko 12:00etan amaituko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 11.
Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,
ITZIAR EPALZA URQUIAGA.
RSS