Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BIZKAIKO SORO ADMINISTRATZAILEEN LURRALDE-KOLEGIO OFIZIALA
3378

IRAGARKIA, Bizkaiko finka-administratzaileen lurralde-elkargoaren titulartasun publikoko datu pertsonalen fitxategia sortzeari buruzkoa.

Bizkaiko finka-administratzaileen lurralde-elkargoak (IFZ: Q985500I) administrazio publikoaren agente laguntzaile gisa jarduten du, eta nortasun juridiko propioa dauka eta jarduteko gaitasun osoa bere helburuak betetzeko.

Horrela, bada, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluarekin eta lege organiko hori garatzen duen erregelamenduaren 52. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak onartu zuen erregelamendu hori), Bizkaiko finka-administratzaileen lurralde-elkargoaren gobernu-batzordeak titulartasun publikoko datu pertsonalen fitxategi bat sortzeko erabakia onartu zuen, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jarraibideak betez eta honako xedapenekin bat etorriz:

Lehenengoa.– Ondoren adierazitako eta eranskinean zehaztutako titulartasun publikoko datu pertsonalen fitxategia sortu da. Fitxategi horrek abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu –Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen erregelamendua onartzen du errege-dekretu horrek–; izan ere, 52. artikuluak ezartzen duenez, titulartasun publikoko fitxategiak sortzeko, aldatzeko edo ezabatzeko bide bakarra dago: «Estatuko Aldizkari Ofizialean» edo dagokion aldizkari ofizialean argitaraturiko xedapen orokor edo akordioa beharko da.

Bigarrena.– Era berean, aipatutako ahamenekin zerikusirik ez duten Autonomia Erkidegoaren jarduerak direla-eta, titulartasun publikoko datu pertsonalen dagozkion fitxategien sorreraren berri ematen da, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudiarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Bizkaiko finka-administratzaileen lurralde-elkargoak, fitxategien arduradun gisa eta administrazio publikoaren laguntzaile gisa jarduten duenez, behar diren neurriak hartuko ditu datu pertsonalak bildu ziren helburu eta zeregin horretarako bererako bakarrik erabiliko direla ziurtatzeko.

Laugarrena.– Ukitutakoek datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak segurtasuneko arduradunaren aurrean erabili ahal izango dituzte (Ledesma kalea 10-Bis, 2., 2. departamentua, Bilbao).

Bosgarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean xedapen hau.

Bilbao, 2016ko uztailaren 13a.

Lehendakaria,

LUIS DE PRADO.

ERANSKINA

Fitxategiaren izena: elkargokideak.

1.– Fitxategiaren arduraduna. Bizkaiko finka-administratzaileen lurralde-elkargoa

2.– Fitxategiaren izena eta deskribapena: elkargokideak. Elkargokideak, kuoten kobrantzak, elkargoaren ekitaldien antolaketa eta elkargokideekiko komunikazioak kudeatzeko beharrezkoak diren datuak.

3.– Fitxategiaren helburua: elkargoaren kudeaketa.

4.– Tratamendu-sistema: mistoa.

5.– Datuen jatorria: interesdunak berak emanak, elkargokide gisa alta emateko orrien bidez.

6.– Interesdunen kategoriak: finka-administratzaileak.

7.– Segurtasun neurriak: oinarrizkoak.

8.– Fitxategian bilduko diren datu pertsonal motak:

Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, telefonoa, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, sinadura eta irudia.

Ezaugarri pertsonalen datuak: jaiotza-data, jaiotza-tokia, adina, sexua eta nazionalitatea.

Datu akademikoak eta profesionalak: prestakuntza, titulazioak, esperientzia profesionala, elkargo edo elkarte profesionaletan dagoen, kargua eta beste datu profesional batzuk.

Datu ekonomikoak eta finantzarioak eta aseguruei buruzkoak: bankuko datuak eta aseguruak.

9.– Aurreikusitako lagapenak zein organo eta entitateri egingo zaizkien: finka-administratzaileen beste elkargo batzuk, bankuak eta kutxak, eta aseguru-entitateak.

10.– Datuen nazioarteko transferentziak: ez da aurreikusten nazioarteko transferentziarik.


Azterketa dokumentala