Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3376

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, BTM-ko 3.lineako mobiliarioaren proiektuari buruzko lizitazioari publizitatea ematen dion iragarkia aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, maila bereko xedapen bitartez konponduko dira.

Horrelako akatsak hauteman dira 2016ko uztailaren 20ko 138 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Euskal Trenbide Sarearen Iragarkian, BTM-ko 3. lineako mobiliarioaren proiektuari buruzko lizitazioari publizitatea ematen dionean, eta, ondorioz, aldaketak sartu behar dira.

2016/3242 (2/2) orrialdean, zortzigarren atalean, Eskaintzen aurkezpena. a) Aurkezpenerako azken eguna:

hau esaten duen lekuan:

«2016ko irailaren 2ko...»

Hau esan behar du:

«2016ko irailaren 5eko...»

Bilbao, 2016ko uztailaren 20a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala