Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3374

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 2614/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, 2614/2015 zenbakiko espedientea ari dela bideratzen, gizartearentzako lanak betearazteko; lan horiek Vitoria-Gasteizko Zigor Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zizkion (1287-14-P2-a) Mikel Cuesta Moral zigortuari (NAN zk.: 72724462A; Jose Miguel eta Maria Pilarren semea; azken helbidea: Ozeano Barearen kalea 51, 5.B - Vitoria-Gasteiz), eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan 2016-06-27an autoa eman da, eta honako hau dio xedapen zatiak hitzez hitz:

«Mikel Cuesta Moralek gizartearen alde hogeita hamasei egunez lan egiteko zigorra ez duela bete adieraztea. Zigor hori Vitoria-Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zion (1287-14-P2-A).

Egin bedi testigantza Vitoria-Gasteizko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegian, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, EHAAren bidez, eta, halaber, ohartarazi haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut».

Mikel Cuesta Moral zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2016ko ekainaren 27an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala