Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3373

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 4184/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan 4184/2015 espedientea bideratu da, gizartearentzat lanak egiteko zigorra betetzeari buruz. Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zion zigor hori Roberto Jimenez Gonzalezi, 1447-14-P1-C epaia betearazteko. Zigortua (NAN zk.: 72747477H) 1985-07-31n jaio zen, Antonio eta Maria del Pilarren semea da, eta hauxe du azken helbide ezaguna: Vicente Gonzalez de Echabarri, 14, 1. C, Vitoria-Gasteiz. Egun, ez dakigu non bizi den. Espediente horretan, autoa eman zen 2016-06-27an, eta xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz:

«Deklaratzen dut Roberto Jimenez Gonzalezek ez duela bete gizartearentzat lan egiteko ehun eta hogei eguneko zigorra, Vitoria-Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zion zigor hori, 1447-14-P1-C epaia betearazteko.

Horren berri jakinarazi bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Vitoria-Gasteizko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari ebazpenaren kopia emanez (non dagoen ez dakigunez, EHAAren bidez), eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Eta horixe agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut».

Roberto Jimenez Gonzalezi jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko martxoaren 6an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera. Bilbon, 2016ko ekainaren 17a.

magistratua. JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala