Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3367

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 364/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 364/2015.

Demandatzailea: Catalina Alejandra Riofrio Cueva.

Abokatua: Myriam Jose Sanchez-Guardamino Elorriaga.

Prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.

Demandatua: Angel Manuel Roman Armijos.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-2an. Hona hemen

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Angel-Manuel Roman Armijos jaunaren aurka Catalina-Alejandra Riofrio Cueva andreak aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, erabakitzen dut:

Epaitegi honek azaroaren 17an emandako 102/2014 epaia aldatzea, eta Angel Manuel Román Armijos jaunari XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaben guraso-ahala kentzea, eta amari ematea, horrek ezertan galarazi gabe zuzenbidearen arabera ahal hori berreskuratzea.

Epaiaren gainerako erabakiak bere horretan mantentzen dira.

Eragindako kostuak ez dizkiot berariaz inori ezartzen.

Angel Manuel Roman Armijos demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2016ko ekainaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala