Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3366

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 1156/2015 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua De Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradu naizen honek,

Fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 1156/2015 judizioan, epaitegi honetako epaile Covadonga Medina Colunga andreak epaia eman zuen 2016-01-22an.

Antonios Ellinakis non dagoen ez dakigunez (pasaporte-zenbakia: 570118618), ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko ekainaren hogeita lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala