
143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3361
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzen zuzkidura osoa aldatzeko dena.
AURREKARIAK
1.– Maiatzaren 4an argitaratu zen EHAAn euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren martxoaren 26ko Ebazpena.
2.– Ebazpen horretako 4. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura hamabost mila (15.000) eurokoa izango dela.
3.– Lehen xedapen gehigarriaren arabera, ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da eta aldaketa horren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da.
Hori guztia kontuan izanik, lehen xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzkidura osoari hamar mila (10.000) euro gehiago eranstea.
Donostia, 2016ko uztailaren 15a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.
RSS