Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3357

AGINDUA, 2016ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Araba) Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Zereginen Ikaskuntzako gela bat gehitzeko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Zereginen Ikaskuntzako gela bat gehitzeko 2016-2017 ikasturtetik aurrera:

Kode zenbakia: 01001531.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Egibide».

Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia kalea 32 eta Nieves Cano kalea 10.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena: Zereginen Ikaskuntzako gela bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Hezkuntza Berezia:

● 8 gela ireki.

● Zereginen Ikaskuntzako bi gela.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 44 unitate, 1.320 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 26 unitate, 910 ikaspostu.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

○ «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

○ «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ «Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila:

○ «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

○ «Okintzako eta pastelgintzako jarduerak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ «Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:

○ «Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Arrisku profesionalaren prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Kimika:

○ «Laborategi-operazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Laborategi kliniko eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:

○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak Indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaion unitatea irakasteko eskatzen diren instalazioen ekipamenduari eta unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala