
143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (338 KB - 13 orri.)
- EPUB (895 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3355
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 1ekoa, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 15eko Aginduan aurreikusi laguntzen onuradunen zerrenda (2015eko ekitaldia). Agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzetarako 2015eko deialdia egin eta laguntzak arautzen dira (Elkartek Programa).
Diru-laguntzak emateko jarduerek izan behar duten publikotasun-printzipioa betetzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 15eko Aginduak, 14.5 artikuluan, hau ezartzen du: laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da. Agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzetarako 2015eko deialdia egin
Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2016ko otsailaren 8ko Emakida-ebazpena jakinarazita, hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 15eko Aginduan araututako 2015eko laguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak baliatuta eman duen ebazpena dela bide, eranskinean jasotakoaren arabera. 2015Eko uztailaren 15eko Agindu horren bidez, deialdia egin eta laguntzak arautzen dira (Elkartek Programa).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 1a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.
RSS