
143. zk., 2016ko uztailaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3351
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-04-04ko BOE eta 2016-04-13ko EHAA).
2016ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez (2016-04-04ko EBO eta 2016-04-13ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
José María Vallejo Ruiz jauna (NAN: 72716445J) Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzea; jakintza arloa: «Indoeuropar Hizkuntzalaritza»; Kodea: TUC8/1-D00106-27; Saila: «Ikasketa Klasikoak»; Ikastegia: «Letren Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Leioa, 2016ko uztailaren 12a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.
RSS