Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2016ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3348

IRAGARKIA, lizitazio bati buruzkoa, zeinaren bidez deialdi publiko baterako deialdia egiten baita Vitoria-Gasteizko tranbian Euskotrenen ordainketa-sistemako ekipoen mantentze-lanetako zerbitzua kontratatzeko.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Gasteizko tranbian Euskotrenen ordainketa-sistemetako mantentze-, prebentzio-, konponketa- eta eboluzio-zerbitzua.

b) Burutzeko/emateko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

c) Burutzeko epea: bi urte, gehi urte bateko bi luzapen egiteko aukera.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua urtean berrehun eta hamar mila euro izango da (BEZik gabe). Kontratuan zenbatetsitako balioa, eman daitezkeen luzapenak kontuan hartuta, zortziehun eta berrogei mila euro izango da (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko abuztuaren 5a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza-pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 5a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea 6, 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintza-pleguetan adierazitakoak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko uztailaren 14a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA .


Azterketa dokumentala