Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2016ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3332

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 21ekoa, Industriako sailburuordearena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan araututako laguntzen 2016. urteko onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horrek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatu zuen, zeinaren bidez arautzen baitira unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteek atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egin ahal izateko «Global Training» deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan xedatutako laguntzen onuradunei banan-banan jakinarazi ondoren, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, ebazpen honen bidez. Agindu horrek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatu zuen, zeinaren bidez «Global Training» deituriko bekak arautu baitziren.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan araututako laguntzen 2016. urteko onuradunen zerrenda argitara ematea, eranskinean agertzen den legez. Agindu horrek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatu zuen, zeinaren bidez arautzen baitira unibertsitateko eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteek atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egin ahal izateko «Global Training» deituriko beken programa abian jartzeko ahalmena duten erakundeentzako laguntzak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 21a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala