Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2016ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3264

IRAGARKIA, lan-baldintzei buruzko 2016ko inkestaren landa-lana egiteko administrazio-kontratua formalizatzeko dena (Espedientea: A-002/DEPS2016).

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-002/DEPS2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hasi, eta 2017ko abenduaren 31ra arte.

e) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu zen: 2016ko martxoaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 43. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 124.616,28 euro + 26.169,42 euro (BEZa); guztira, 150.785,70 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016Ko maiatzaren 26a.

b) Kontratista: Ikertalde (A-20567319).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

D) Esleipenaren zenbatekoa: 126.509,20 euro (BEZik gabe).

6.– Formalizazioa: 2016Ko ekainaren 9a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala