Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2016ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3236

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 618/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako lehen auzialdiko 7 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: 618/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Kutxabank, S.A.

Abokatua: Inmaculada Oses Garcia.

Prokuradorea: Santiago Tames Alonso.

Demandatua: Antonio Urdampilleta Arizabaloren jarauspen jasogabea-legezko jaraunsleak eta ezezagunak.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-15ean. Hona hemen epaitza:

Funtsean onetsi da Tames prokuradoreak Kutxabank SAren ordezkaritzan jarritako demanda, Antonio Urdampilleta Arizabaloren jarauspen jasogabearen eta legezko jaraunsle eta ezezagunen aurkakoa; horrenbestez, kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari ordaintzera: 3.256,52 euro gehi itundutako legezko interesak, demanda jarri den egunetik honakoak. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Demandatu diren Antonio Urdampilleta Arizabaloren jaraunspen jasogabearen eta legezko jaraunsle ezezagunen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko ekainaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala