Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2016ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3232

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 883/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 883/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: R C R V.

Abokatua: Nerea Sologaistua Goitia.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Jorge Luis Isfran Escobar.

Gaia: Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut R C R V andreak Jorge Luis Isfrán Escobar jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta haien seme-alaba adingabeen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Eten egiten zaio Jorge Luis Isfrán Escobar jaunari XXXXX eta XXXXX seme-alaben gaineko guraso-ahala; izan ere, ama bakarrik baliatuko da ahal horretaz; eta, era berean, amari esleitzen zaio seme-alaben zaintza eta jagoletza. Ez da komunikazio- eta egonaldi-araubiderik ezartzen zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Seme-alabetako bakoitzarentzat mantenu-pentsio bat ezartzea, zaintza ez duen gurasoaren kargura; hilean 75 eurokoa izango da (150 euro guztira), hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Seme/alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, % 50 bakoitzak. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aldatu Jorge Luis Isfran Escobar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko ekainaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala