Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2016ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3230

ERABAKIA, 2016ko uztailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena. Honen bidez, irakasle eta ikertzaileentzako Lan Eskaintza Publikoa onartzen da 2016rako.

48/2015 Legeak, urriaren 29koak, 2016. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrenak, 20.Bat.2 j) artikuluan, sektore eta administrazio jakin batzuetan langile berriak hartzeko mugari salbuespen bat aurreikusten dio; baldin eta, gehienez ere, % 100eko birjartze tasa ezarriko zaien gastuen aurrekontuen I. kapituluaren aurrekontu eskuragarritasunak errespetatzen badira, betiere dagokien administrazio publikoek dena delako deialdiak baimentzen badituzte, aldez aurretik egiaztatuta aipatutako plazen lan eskaintza publikoak ez diola eragingo, ez delako unibertsitaterako ezarritako aurrekontu egonkortasun helburuak betetzeari, ez Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Jasangarritasunerako apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak finkatutako gainerako mugei.

Aipatutakoa aintzat hartuta, irakasle-ikertzaile iraunkor edo finkoen behin betiko baja kopurua kalkulatzeari ekin zitzaion, eta, 2015ean, guztira, 107 irakasleren bajak eman ziren. Horien artetik, 10 AZPko langileen lan eskaintza publikoaren eskaintzari gehituko zaizkio, eta, beraz, 97 plaza geratuko dira irakasle-ikertzaileen LEPerako.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako birjartze tasaren mugaren barruan, unibertsitate bakoitzak eskainitako plazen kopuru osoaren % 15 gutxienez bideratu beharko du nahitaez Ramón y Cajal programa amaitu eta I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreak lan kontratudun langile finko gisa kontratatzera.

Era berean, 48/2015 Legeak, urriaren 29koak, 2016. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrenak, 20. artikuluaren Bosgarren atalean honako hau ezartzen du: «La validez de la autorización contenida en el apartado Uno.2 de este artículo estará condicionada a que las plazas resultantes de la aplicación de la tasa de reposición de efectivos definida en el apartado Uno.3, se incluyan en una Oferta de Empleo Público que, de conformidad con lo establecido en el apartado 2 del artículo 70 de la Ley 7/2007, de 12 de abril, deberá ser aprobada por los respectivos órganos de Gobierno de las Administraciones Públicas y publicarse en el Boletín oficial de la Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, antes de la finalización del año 2016.

La validez de la autorización contenida en el apartado Uno.2 de este artículo estará igualmente condicionada a que la convocatoria de las plazas se efectúe, mediante publicación de la misma en el Diario oficial de la Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, en el plazo improrrogable de tres años, a contar desde la fecha de la publicación de la Oferta de Empleo Público en la que se incluyan las citadas plazas, con los requisitos establecidos en el párrafo anterior, de conformidad con lo dispuesto en el apartado 1 del artículo 70 de la Ley 7/2007, de 12 de abril, del Estatuto Básico del Empleado Público».

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak bilera egin zuen 2016ko ekainaren 22an, eta irakasle-ikertzaileen langileriarako 2016an egingo den lan-eskaintza publikoan aterako den plaza-zerrendaren alde agertu zen.

2016ko ekainaren 29an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baimena eman zion Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari irakasle-ikertzaileen 97 plazen deialdia egiteko, aipatutako 2016ko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitako langileen birjartze tasa aplikatzeari begira.

Hori guztia kontuan hartuta, eta irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Onartzea 2016ko Lan Eskaintza Publikoa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ikertzaileen langileriarako, eta, hain zuzen ere, I eranskinean zehaztutako plazetarako. Plazen deialdia Estatutuetako 28. eta 34. artikuluetan xedatutakoari jarraituz egingo da.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Leioa, 2016ko uztailaren 7a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.

I. ERANSKINA
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN IRAKASLE-IKERTZAILEEN 2016KO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
FUNTZIONARIOAK ETA LAN KONTRATUDUNAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala