Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2016ko uztailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3223

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren irekitako zehapen-espedienteetan instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Aipatutako Ebazpen-proposamenak zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei adierazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko. Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 6a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

Aitor uriarte unzalu.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala