Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2016ko uztailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3221

IRAGARKIA, prozedura judizial bateko epatzea jakinarazteko.

Epatzea aurrez aurre jakinarazteko saiakera eginda, emaitzarik izan ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioarekiko Auzibideen Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko.

Hori argitaratzen da eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan; banakako jakinarazpentzat hartu behar du, honako oharpenarekin:

2016ko martxoaren 18an, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegiak probidentzia bat eman du Elena Fernández Pérezek abiarazitako 75/2016-D zenbakiko prozeduran. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako 2015eko azaroaren 2ko Ebazpenaren kontrakoa da prozedura hori, ebazpen horren bitartez ezesten baitzen Langileak Kudeatzeko Zuzendariaren 2015eko uztailaren 30eko Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horretan, argitara ematen da 2015eko ekainaren 17ko ordezkapenetarako zerrenda irekitzeari dagokion onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda.

Probidentzia horretan, interesatu guztiak epatzea erabaki da; hain zuzen ere, errekurtso-egilearen uzi guztiak baietsiz gero, horren eraginpean leudekeen interesatu guztiak. Izan ere, bederatzi eguneko epea izango dute, euren eskubideari dagokion aldetik, legez ezarritako moduan ager daitezen, beren interesen alde egiteko.

Horrenbestez, aipatutako prozeduran interesdun gisa dei egiten zaio, egoki iritziz gero, aipatutako epaitegian aurkeztu eta agertzeko; horretarako, bederatzi eguneko epea dago, jakinarazpen hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 22a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala