Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2016ko uztailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3214

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 28koa, Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumoko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten 2016ko ekitaldian.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Aginduaren bidez arautzen da kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei ematen zaizkien laguntzen emakida.

Kontsumobideko zuzendariaren 2015eko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez iragarri zen kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei ematen zaizkien laguntzetarako 2016ko deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen 20/2012 Dekretuak adierazten du Osasun Sailari dagokiola Kontsumo arloa.

2015eko abenduaren 10eko Ebazpenaren 3. artikuluan ezartzen den epean, 35 entitatek aurkeztu zuten 2010eko otsailaren 17ko Aginduan aurreikusten diren laguntzak jasotzeko eskabidea.

Aintzat hartu da, aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena, zeina 2016ko maiatzaren 26an bildu baitzen.

Ondorioz, aipatutako xedapenei eta oro har eta bereziki aplikagarri diren gainerakoei atxikiz, honako hau.

XEDATZEN DUT:

1.– 859.170,32 euroko diru-laguntzak ematea Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegoen (KIUB) funtzionamendu-gastuetarako eta ekitaldiak antolatzeko, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

2.– 1.050,00 euroko diru-laguntzak ematea Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulego (KIUB) izango diren zentro eta zerbitzuen instalazio-, handitze- eta ekipamendu-gastuetarako edo kokapena aldatzeko, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

3.– 79.999,90 euroko diru-laguntza ematea, Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegoek (KIUB) ikuskapenak egiteko, honela banatuta:

(Ikus .PDF)

4.– Ebazpen honen aurka, zeinak ez baitio amaiera ematen administrazio-bideari, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 28a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala