Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2016ko uztailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3213

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 4koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Gimnastika Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Euskal Gimnastika Federazioaren estatutak EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu ziren 1987ko maiatzaren 15ean, 148. zenbakiarekin.

Euskal Gimnastika Federazioak 2016ko apirilaren 9an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean erabaki zuen bere estatutuen 1. artikuluan Gimnastika Estetikoa diziplina gehitzea eta agintaldien mugei buruzko 27.2 eta 37. artikuluak ezabatzea, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa horiek bat datoz Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatuarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Gimnastika Federazioaren Estatutuen 1. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen da:

«1. artikulua.– Euskadiko Gimnasia Federazioa nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. Kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol elkarteak biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, gimnasiako modalitatea praktikatu, sustatu eta antolatzeko. Kirol modalitatea ondorengo diziplinek osatzen dute:

Gimnastika orokorra.

Gimnastika akrobatikoa.

Artistikoa.

Erritmikoa.

Ohol jauziak.

Kirol Aerobica.

Gimnastika estetikoa»

Bigarrena.– Zuzendaritza Batzordearen eta Lehendakaritzaren agintaldien mugei buruzko 27.2 eta 37. artikuluak ezabatzea eta, horren ondorioz, estatutuen artikuluak berriro zenbatzea onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea.

Hirugarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bosgarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotzen denaren arabera, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 4a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala