Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2016ko uztailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3186

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 2koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin eta Fagor Ederlan, S. Coop.ek sustatutako behe-presioko aluminioa galdatzeko jarduera bat Bergarako San Juan auzoko, 30. zk.n (Gipuzkoa) jartzeko ingurumen-baimen bateratua ematen duena.

AURREKARIAK

2015eko apirilaren 20an, M.ª Carmen Iñurria Landeras andreak, Fagor Ederlan, S. Coop.en izenean eta ordezkari moduan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumeneko baimen bateratua emateko eskatu zion, ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egin ondoren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Bergarako udalerrian behe-presioko aluminioa galdatzeko jarduera bat jartzeko. Eskaerarekin batera honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Fagor Ederlan, S. Coop.ek Bergarako Udalari hirigintza-txostenaren eskaeraren kopia aurkeztu zion, ingurumeneko baimen bateratuaren eskaerarekin batera.

Aurkeztutako dokumentazioaren askitasuna egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2015eko maiatzaren 15ean eman zuen ebazpenaren bidez, Fagor Erderlan, S. Coop.ek sustatutako proiektua jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen hura, 2015eko maiatzaren 26ko 96. zenbakian. 2015eko maiatzaren 28an alboko auzotarrei jakinarazi zitzaien, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, 2015eko uztailaren 8an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 127. zenbakian eta 2015eko uztailaren 10ean Estatuko Aldizkari Ofizialaren 164. zenbakian argitaratutako iragarki baten bidez. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren web-orrian.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatua aplikatuz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien honako hauei 2015eko abuztuaren 11n: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Kultura Sailari; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari; IHOBEri eta Gipuzkoako Ur Partzuergoari, baita Bergarako Udalari ere; emaitza espedientean dago.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, 2015eko irailaren 30ean, informazio publikoaren eta tartean sartutako administrazioei eta interesdunei egindako kontsultaren izapidearen emaitza sustatzaileari bidali zion.

2015eko azaroaren 2an, ingurumen-organoak ebazpen hau egiteko aurrez eskatutako beste argibide batzuk aurkeztu zituen sustatzaileak.

2016ko maiatzaren 24an, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatua betez, Fagor Ederlan, S. Coop.en esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2016ko ekainaren 1ean, M.ª Carmen Iñurria Landeras andreak, Fagor Ederlan, S. Coop.en izenean eta ordezkari moduan, idazkia bidali zuen Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamena onartuz.

OINARRI JURIDIKOAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamendua –zeina, aldi berean, industriako emisioei buruzkoa baita– onartzekoa), 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak, zehazki, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak xedatzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Fagor Ederlan, S. Coop.en kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: ibilgura hondakin-urak isurtzeak egiteko baimena eta atmosferara isurtzeak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoan. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Fagor Ederlan, S. Coop.i dagokion ingurumen baimen bateratuaren prozeduran sartu dira Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorreko izapideak, bai eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren txostenak ere, espedienteak ageri duen emaitzarekin.

Bestalde, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoak, 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete behar dute, nahitaez, legearen I.B eranskinean jasota dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin amaitzen da, eta adierazpen hori beharrezkoa da aipatutako proiektu horiek gauzatzeko edo baimentzeko administrazio-ebazpena eman ahal izateko. Era berean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa aplikatzekoa da abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasotako proiektuetan.

Halaber, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluan xedatua betez, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke, eta autonomia-erkidegoak horretarako eskumena badu.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legean adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen eraginak batera hartu dira kontuan, haren bideragarritasuna zehaztearren, bai ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, bai eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako gainerako ingurumen-manuen ikuspegitik. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Ebazpen-proposamen honek bere edukian barne hartzen du aipaturiko ingurumen-eraginaren ebaluazio prozesuaren emaitza, 1. atalean ingurumen-eraginari buruz egiten duen aldeko adierazpenaren bidez. Ingurumen-ondorioetarako, aukeratutako kokalekuan proiektuaren bideragarritasuna agertzen du, eta zein baldintzatan egin behar den ezartzen du; baldintza horiek aipaturiko proiektuari, uztailaren 1eko 16/2002 Legea zuzen betez, ezarri beharreko neurri zuzentzaileekin koherentea den osotasuna eratzen dute.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak kontuan izan dituela, bai instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Bereziki, Europako Batzordearen honako dokumentu hauen edukia kontuan hartu da: BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» (2005eko maiatza), «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» (2001eko abendua) eta «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» (2006ko uztaila).

Orain arteko azaldutakoari jarraiki, espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren osotasunaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen, zeinetan jaso egin baitziren Fagor Ederlan, S. Coop.ek sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da eta ebazpen hau egin da.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen bateratua emateko.

Honako hauek aztertu dira: Ebazpena, 2016ko maiatzaren 24koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarena; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babestekoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-inpaktuari buruzkoa; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; eta aplika daitekeen gainerako araudia; eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bergarako San Juan auzoko 30. zk.n (Gipuzkoa), Fagor Ederlan, S. Coop.ek sustatutako behe-presioko aluminioa galdatzeko jarduera ezartzeko ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea, ebazpen honen hirugarren eta laugarren idatzi-zatietan ezarritako baldintzetan.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinak barne hartzen du jarduera: 4.e taldea metal ez-ferrosoak (are aleazioak ere) urtzeko instalazioei dagokiena, metal preziatuak izan ezik, berreskuratzen diren produktuak barne (errefinatzea, urtzeko-moldeaketa), urtze-ahalmen honekin: 4 tona berun edo kadmio baino gehiago egunean eta 20 tona baino gehiago gainerako metal guztiekin.

Bigarrena.– Fagor Ederlan, S. Coop.i, egoitza soziala Torrebaso Pasealekua 7. zk.n (Eskoriatza) duenari eta F-20025292 IFK zk. duenari, Bergarako San Juan auzoko 30. zk.n (Gipuzkoa) behe-presioko aluminioa galdatzeko edo urtzeko jarduera ezartzeko ingurumen-baimen bateratua ematea, ebazpen honen laugarren idatz-zatian xedatutako baldintzekin.

Jarduera hori Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen kategoria honetan dago sartuta: 2.5.b, zeina metal ez-ferrosoak galdatzeko instalazioei baitagokie, galdatze-ahalmena eguneko 20 tonatik gorakoa izanda.

Jardueraren instalazioa Bergarako San Juan auzoko 30. zk.n kokatuko da. Lursailak 38.282 m2-ko azalera osoa dauka. Azalera honen 34.282 m2 zolatuta daude, pabiloi nagusi batek okupatzen duena. Pabiloi horren erabilera: prozesu produktiboa; bulegoak eta aldagelak; konpresore, transformadore, tresna eta argintzara zuzendutako eraikuntza osagarriak; produktu kimikoen, hondakinen eta olioaren biltegiak; jantoki-eraikin bat; aparkaleku bat eta igarotzeko barne-bideak.

Fagor Ederlan, S. Coop.ek behe-presioko aluminioa injektatzeko prozesua argintzaren eta tresnen prozesu osagarriekin batera ezartzea aurreikusi du, ibilgailuen suspentsiorako osagaiak fabrikatzeko (mangetak, portamangetak eta suspentsio-besoak). Ibilgailuen urteko ekoizpena 14.526 tonakoa da, hiru txandako etengabeko funtzionamenduarekin. Galdatzeko gehienezko ahalmena orduko 2,5 tonakoa da eta plantaren gehienezko galdatze-ahalmena orduko 5 tonakoa da; egunean 120 tona.

Ibilgailuen suspentsiorako osagaiak fabrikatzeko lehengai nagusiak honako hauek dira: aluminio-lingoteak, elementu aleanteak eta plantan sortzen diren itzulkinak (pieza akastunak, mazarotak eta isurbideak). Batez ere area eta aglomeratzailea erabiltzen diren argintzaren eta tresnen prozesu osagarrietan.

Jarduera hori prozesu eta azpiprozesu hauen bidez gauzatuko da:

1. Prozesua Behe-presioko aluminioa injektatzea

1.1 Azpiprozesua. Galdatzea

Galdatze-lanak galdatze-plantetan egiten dira. Bertan, lehengaiak gehitzen dira: aluminio-lingoteak, elementu aleanteak eta plantan sortzen diren itzulkinak (pieza akastunak, mazarotak eta isurbideak), aurretik bi itzulkin-lehorgailuren bidez lehortu direnak. Lehorgailuetan ekoitzitako gasak atmosferara botatzen dira. Aluminioa, behin galdatuta, labean bertan deseskoriatzen da, ontziz aldatu aurretik.

Bi galdatze-plataforma daude aluminioa galdatzeko. Galdatze-labe batek, aleatzeko eta itzulkinak gehitzeko labe batek eta mantentze-labe batek osatzen dute plataforma bakoitza. Bai barruan, bai labe desberdinen ateen irekieran ekoitzitako gasak eta partikulak foku independenteetatik botako dira.

Salda koilara batera aldatzen da, itxitura batean dagoenera, eta automatikoki moldatze-zeluletara eramaten da. Hala ere, salda moldatze-makinetan sartu aurretik, prestakina eta gasgabetua egiten dira. Horretarako, arragoa elektrikoko 4 labe daude eta bertan nitrogenoa gehitzen da eta salda gasgabetzen da.

1.2 Azpiprozesua. Moldatzea

Moldatzearen azpiprozesu honetan tresnen prozesu osagarrian lantzen diren eta mantentzen diren moldeak eta argintzaren prozesu osagarrian fabrikatzen diren arrak erabiltzen dira.

Piezak moldatzeko, plantak behe-presioko 8 moldatze-makina ditu. Moldatze-makina bakoitzak arragoa elektrikoko labe bat dauka, salda manten dadin. Piezak moldatzeko azpiprozesu hori desmoldatzeak (arrak piezetatik banantzeak), urez betetako upeletan piezen eta moldeen hozteak eta piezen isurbideak eta bizarrak kentzeak osatzen dute.

Piezak eta moldeak hozteko urak hozte-dorreetan birzirkulatzen eta hozten dira. Hozte-putzuak urtean behin hondakin-uren biltzailean husten dira.

1.3 Azpiprozesua. X izpiak

Piezak eduki ditzakeen barne-akatsak antzemateko erabiltzen da. Galdatutako piezen erradioskopiarako produktibitate handiko ziklo automatikoko 4 talde-unitate edukiko dira. Azterketa horrezaz gain, gainazalean akatsak dituen ala ez ere begiratzeko aukera ematen duen bigarren bisuala egiten da.

1.4 Azpiprozesua. Tratamendu termikoa

Piezak tenperatura nahikoaren pean jartzeko egiten da, egiturak bezeroak zehaztutako ezaugarriak izan ditzan. Tratamendu teknikoaren 4 estazio daude eta horietako bakoitza disolbagarri bihurtzeko labe batek eta zahartze-labe batek osatzen dute. Labeen barnean ekoitzitako gasak foku independenteetatik botatzen dira. Azpiprozesuan urarekin epeltzeko estazio bat dago, pieza urez beteriko upel batean, disolbagarriaren eta zahartzearen artean, sartuz egiten dena.

1.5 Azpiprozesua. Arrailak antzemateko sistema

Arrailak antzemateko, piezetan likido penetratzaileak aplikatzen dira. Honako hau da prozesua:

a) Pistolen bidez, penetratzailea lainoztatuz.

b) Urarekin garbitzea.

c) Lehortzea, 50 ºC-ko tenperatura gainditu gabe.

d) Errebelatzailea aplikatzea.

e) Ikuskatzea.

Likido penetratzaileen bidez arrailak antzemateko 2 instalazioa edukiko dira. Iragazketa-sistema batean aurretik tratatu diren partikulak eta gasak botako dituzten 2 emisio-foku edukiko ditu instalazio bakoitzak.

1.6 Azpiprozesua. Granailatzea

Gantxoetan jarritako piezak granailadora batean sartzean datza. 2 granailadora daude. Granailatze-prozesuaren emisioak mahuka-filtro batean hartu eta tratatzen dira, atmosferara bota aurretik.

1.7 Azpiprozesua. Mekanizazioa

Mekanizazio-prozesuaren bidez piezari akabera egokia ematean datza. Piezak 16 mekanizazio-zentrotara eramaten dira.

Piezen mekanikazioan erabilitako ebaketa-likidoa filtrazio-talde batek aztertu behar du, ebaketa-likidoaren bizitza luzatze aldera. Hala ere, ebaketa-likidoa agortzen denean, iragaztea ezinezkoa den une bat iristen da eta hondakin arriskutsu gisa kudeatzen da.

1.8 Azpiprozesua. Garbitzea

Piezak garbitzeko erabiltzen da. Erabilitako ura ebaketa-likidoarekin batera kudeatzen da.

2. Prozesua. Prozesu osagarriak eta zerbitzu orokorrak

Prozesu honetan mantentze- eta garbiketa-lanak, laborategiko, bulegoko eta jantokiko jarduerak biltzen dira.

2.1 Azpiprozesua. Tresnak

Azpiprozesu honetan, moldatze-azpiprozesuan (1.2 azpiprozesua) erabiltzen diren tresnen mantentze prebentiboaren eta zentzatzailearen lanak egiten dira (moldeak, trokelak). Moldeen margotze- eta lehortze-lanak egiten dira eta, horretarako, margotze-labe bat eta lehortze-labe bat daude. Ekoitzitako gasak atmosferara botatzen dira.

Halaber, tresnak garbitzeko ura erabiltzen duen ultrasoinu bidezko garbiketa-talde bat dago. Garbiketako ur hori hondakin arriskutsu gisa kudeatuko da.

2.2 Azpiprozesua. Argintza

Azpiprozesu honetan molde-linean behar diren arrak egiten dira. Arrak egiteko, errotan harea eta harrikatza modu automatizatuan nahasten dira, erretxinaz eta kasuan kasuko katalizatzaileaz gain (A eta B erretxinak). Nahasketa maskorrean puzten da (arren kutxa), ondoren amina gasestatzeko (erretxinaren azeleratzaile gisa dihardu) eta ekorketa bat egiteko, arra den horretara guztira irits dadin eta guztiz gogor gera dadin.

Horretarako, arrak konformatzeko 2 makina eta arrak margotu eta lehortzeko instalazio bat daude. Partikulen eta aminen emisioak aminen neutralizatzaile batean hartu eta tratatzen dira, atmosferara bota aurretik.

Halaber, azpiprozesu honetan ura erabiltzen da aminen garbitzailerako eta garbiketarako. Ur hori hondakin arriskutsu gisa kudeatuko da.

Instalazioek funtzionatzeko erabilitako energiaren hornikuntza-iturriak energia elektrikoa eta gas naturala dira. Energia elektrikoa mekanizazioan, granailadoren funtzionamenduan, labe elektrikoen funtzionamenduan, xurgapen-prozesuetan, garabi eta hozte-dorretan erabiltzen da eta urteko kontsumoa 22.002 MWh izatea aurreikusi da. Horrez gain, gas naturalaren urteko kontsumoa 46.158 MWh izatea aurreikusi da, galdatze-plataformari, lehorgailuei, berogailuei eta disolbagarri bihurtzeko labeari eta zahartze-labeari lotuta. 1.000 l-ko edukiera duen gasolio-tanga ere badago, atxikitzeko ontziarekin, larrialdi kasuan talde elektrogenoarentzat bakarrik erabiliko dena.

Instalazioan udal-sareko ura kontsumituko da, prozesu produktiborako, osasun- eta garbiketa-erabilerarako baliatuko dena eta suteei aurre egiteko. Urteko kontsumoa 33.890 m3 izatea aurreikusi da. Prozesu produktiboan erabilitako ura piezak hozteko erabiliko da, moldatze-azpiprozesuaren eta tratamendu termikoaren prozesuaren ostean, baita arrailak antzemateko azpiprozesuko garbiketa-lanen eta garbiketa-azpiprozesurako eta tresnen azpiprozesu osagarrian eta argintzaren azpiprozesu osagarrian aminen garbitzailean eta garbiketa-lanetan tresnak garbitzeko mekanizazio-prozesuan ebaketa-likidoa sortu ondoren ere.

Fagor Ederlan, S. Coop.ek 29 foku zarraturen bidez biltzen eta bideratzen ditu ekoizpen-prozesuan sortutako emisio atmosferiko guztiak. Aipatu emisioak behe-presioko aluminioa injektatzeko prozesua galdatu, tratamendu termikoa eman eta granailatzeko azpiprozesuetatik eta prozesu osagarrien tresnen eta argintza azpiprozesuetatik datoz.

Fagor Ederlan, S. Coop.ek bi isuri-gune ditu: alde batetik, Gipuzkoako Ur Partzuergoak kudeatutako kolektorea eta, bestetik, Ubera ibaian batzen den Iturriberri ubidea (urak Deba ibaian isurtzen dituena). Ur-kolektorera isuritako urak sortzen dira: mantentze- eta garbiketa-lanetan, laborategiko, bulegoko eta jantokiko jardueretan, purgaketetako labeen barne-hoztearen zirkuitu itxian edo deskaltzifikazio-zutabeen edo iragazkien garbiketa-lanen ostean, arrailak antzemateko azpiprozesuko garbiketa-lanetan eta moldatze-azpiprozesuaren eta tratamendu termikoaren azpiprozesuaren ostean piezak hozteko putzuen urteko hustuketan. Estalkiko euri-ur garbiak Iturberri ubidera botako dira.

Plantan sortutako hondakin nagusiak galdatze-azpiprozesuko deseskoriatze-lanei (zepak, gainak eta bainuontziak), mekanizazio-azpiprozesuari (agortutako ebaketa-likidoa eta garbigailu-urak), argintza-azpiprozesuari (aminak eta harea neutralizatzeko lanen garbiketa-urak) eta mantentze- eta garbiketa-lanei lotutakoak dira.

Proiektuak, besteak beste, hobekuntza tekniko baliagarritzat jo daitezkeen neurri hauek biltzen ditu:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Fagor Ederlan, S. Coop.ek Bergarako San Juan auzoko 30. zk.n (Gipuzkoa) sustatutako behe-presioko aluminioa galdatzeko jarduera ezartzeko, egokitzapena eta muntaia bideratzeko honako baldintza eta betebehar hauek ezartzea.

A) Proiektua gauzatzen hasteko epea

Proiektua gauzatzen hasteko epean, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak aipatzen baitu, bi urtekoa izango da, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Ondorio horietarako, sustatzaileak proiektua gauzatzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.

B) Instalazioa antolatzeko eta jartzeko baldintza orokorrak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

B.1.– Jarduketa-esparrua mugatzea

a) Proiektuak adierazitako esparruan egingo dira obrak eta lurzoruaren okupazioa dakarten lan osagarriak. Esparru horretatik kanpo, ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa.

b) Aipatu esparrutik kanpo ustekabean gertatutako afektazioen kasuan, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak aplikatuko dira.

c) Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko eta hondakinak aldi baterako metatzeko gunea ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko kontu horien mugaketa zehatza egingo da xehetasunezko kartografian. Zehaztapen hori obraren zuzendaritzak onartu behar du, Hirugarrena.B.9 idatz-zatian aipatutako ingurumen-arloko aholkularitzaren txostena jaso ondoren.

B.2.– Urak eta lurzorua babesteko neurriak

a) Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatuko dira eta, hala badagokio, egingo dira, kutsa daitezkeen urak bertan biltzeko.

b) Obratako makinak gordetzeko azalera eta horren mantentze-lanak egiteko tokia drainatze-sare naturaletik bereiziko dira. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango dituzte, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Horretarako ezarritako gunetik kanpo, ez da baimenduko erregaia kargatu eta deskargatzea, olio aldatzea eta tailerreko jarduerak egitea.

B.3.– Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak

a) Eraikitzeko fasean, beharrezkoak diren obrarako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lan orokorrei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

b) Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duenak, 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta soinu-igorpenei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara; eta bereziki egokitu beharko dira, hala badagokie, otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituenak, eta arau osagarriek ezarritakora.

B.4.– Hauts-isuriak murrizteko neurriak

a) Egokitzapen-lanek dirauten bitartean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek erasandako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Beharrezkoa izanez gero, aldi baterako hutsik dauden pistak eta inguruak ureztatzeko sistema bat edukiko da.

b) Ibilgailuak garbitzeko elementuak jarriko dira obra-guneen irteeran. Gailu horien ezaugarriak, baita horien lokalizazio zehatza eta bildutako uren kudeaketa ere, ebazpen honen Hirugarrena. B.10. puntuak aipatzen dituen agirietan jaso beharko dira.

B.5.– Hondakinak kudeatzeko neurriak

a) Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu behar dira, hau da: aurrea hartu, berrerabiltzeko prestatu, birziklatu eta balioztatu beste modu batzuetan, balioztapen energetikoa barne hartuta. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela.

b) Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

Aipatu 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra gauzatzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

Bestalde, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako eskakizunak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakin eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

c) Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte betegarri horiek.

Alde horretatik, soberakinak betelanetan edo lurrak prestatzeko lanetan erabiltzeko, ezinbestekoa izango da materialen kutsatzaile-edukia txikiagoa izatea A ebaluazioko balio adierazleak baino –lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean daude jasota–.

d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte; ontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aipatu edukigailuak edo ontziak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

e) Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

Olio erabiliak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak jasotzen dituen arte, sakonune edo segurtasun-sistema batean gordetako andeletan egingo da, biltegi nagusia apurtuz edo galduz gero olioa sakabanatzea saihesteko.

f) Hondakinak kudeatzeko araudia errazago bete ahal izateko, hainbat lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, inola ere ez da sortuko kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzeagatik eta makineria mantentzeagatik, ezta hondakinik erreko ere.

g) Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak –olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar– aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak; horietatik bereizita, edukiontzi espezifikoak jarriko dira hondakin ez arriskutsu eta geldoentzako. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, balizko isurketen edo lurrunketen ondorioz edukia ez galtzeko. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak –bidoiak eta abar– jarriko dira obran zehar, eta hondakin horiek izaeraren arabera bereiziko dira, aipatutako puntu garbian aldi baterako biltegiratu aurretik.

h) Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarreko legedian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

B.6.– Hondeaketa-lanetarako eta lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko hartuko diren neurriak

Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak jasan dituzten lurzoruen inbentarioaren eguneraketaren arabera, Fagor Ederlan, S. Coop.ek proposatutako instalazioa jartzea aurreikusten den lursaila bat dator zati batean 20074-00021 kodearekin inbentariatutako lursailarekin. Horrenbestez, aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, egokia da lurzoruaren kalitate-adierazpena izapidetzeko prozedura abiaraztea, hondeaketa-lanak egin eta instalazioa bera ezarri aurretik. Egin beharreko lur-mugimenduetarako, ezinbestekoa izango da organo honek aurrez onartzea hondeaketa-plan selektibo bat, lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazioa egiteko prozedura egokiaren barruan.

Aurrekoa baztertu gabe, instalazioa ezarriko den lursailetik kanpora eramatea aurreikusten den hondeatutako materialei dagokienez neurri hauek hartu beharko dira:

a) Hondeatu beharreko material guztiak hondakin gisa karakterizatu beharko dira, bi helbururekin: egon daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialen bereizte egokia kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.

b) Materialak hondakindegietan biltegiratzea badago aurreikusita, karakterizazioa hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatua izango da. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogenoetasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Hartara, lagin konposatu bakoitzaren erreferentziazko bolumena 500 m3-tik gorakoa izan ahal izango da, afektazio homogeneoa aurreikusten bada, eta 500 m3-tik beherakoa, afektazio heterogeneoa aurreikusiz gero.

c) Kutsatzaileak dituztela detektatu zaien materialak ebakuatu baino lehen, materialentzat aurreikusitako norako zehatzari buruzko informazioa bidali behar zaio ingurumen-organo honi, berariaz baimendutako kudeatzaileak egindako tratamendu-kontratu egokiaren kopiarekin batera.

d) Aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako A ebaluazioko balio adierazleak baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

e) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalarekin pareka daitekeen substratu harritsu meteorizatua bada, atal honetan gainerako hondeaketa-materialetarako aurreikusitako neurri berak aplikatu ahal izango dira.

f) Aurreikusitako hondeaketa-prozesuan lurpeko ura dagoela detektatzen bada, berehala karakterizatu eta kudeatu edo isuri egin beharko da, eta kasu horretan tratamendu-kontratu egokia izan beharko da, edo, bestela, isurtzeko baimen egokia, eta kasu bakoitzean ezarritako eskakizunak bete egin beharko dira.

g) Hondeaketa-lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko, ebazpen honen Hirugarrena.B.5. idatz-zatian jasotako neurriak aplikatuko dira.

h) Langile guztien laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko, hondeaketa-lanetan zehar, erakundeak bete eta betearazi beharko ditu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko xedapenak, bai eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren bestelako xedapenak ere.

B.7.– Kultura-ondarea babesteko neurriak

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatua betetzea baztertu gabe, obrak egiterakoan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari; gero, berak erabakiko du zer neurri ezarri.

B.8.– Obraren garbiketa eta akabera

Obrak bukatutakoan, eremua arretaz garbituko da, eta proiektuak eragina duen eremuko hondakin guztiak kenduko dira.

B.9.– Ingurumen-arloko aholkularitza

Lanak amaitu bitartean eta berme-aldian, ingurumen-gaietan eta babes- eta zuzenketa-neurrietan adituak diren aholkulariak izango ditu Lanen Zuzendaritzak, ingurumen-inpaktuaren azterketako zehaztapenen arabera. Obren zuzendaritzak ebazpenik eman behar badu baldintzen pleguak horrelako gaien inguruan esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, aholkulariek txosten bat egingo dute aurrez.

B.10.– Lan-programa diseinatzea

Kontratistak jarduera-proposamen xeheak egin behar ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei dagokienez. Proposamen horiek ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira, eta obra-zuzendariak espresuki onetsi beharko ditu; ondoren, lanak gauzatzeko programan txertatuko dira. Hauek dira dokumentuak:

a) Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen guneak eta hondakinak aldi baterako biltegiratzekoak, ebazpen honen Hirugarrena.B.1. eta Hirugarrena.B.5. ataletan aurreikusitakoaren arabera.

b) Urak bideratzeko sareen eta solido esekiak atxikitzeko gailuen lokalizazioaren xehetasunak, ebazpen honen Hirugarrena .B.2. idatz-zatian aurreikusitakoak.

c) Ibilgailuak garbitzeko gailuen lokalizazioa eta xehetasunak, ebazpen honen Hirugarrena.B.4. atalean aurreikusitakoak.

d) Obretan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa-plana, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

B.11.– Jardunbide egokiak kontrolatzea obren garapenean zehar

Obrak egin bitartean jardunbide egokiak egiten direla kontrolatuko da, eta arreta berezia jarriko zaie eragindako eremuari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko elementuen funtzionamenduari, egiten den hautsari eta zaratari, eta ebazpen honetan adierazitako gainerako alderdiei.

B.12.– Obra-amaierako txostena

Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, obrak egin bitartean sortutako gorabeheren berri emango da, eta ebazpen honetan jasotako babes- eta zuzenketa-neurriak nahiz ingurumen-organoak hondakinak ondo kudeatzeko eskatutako neurriak noraino bete diren adieraziko da.

Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua garatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, ingurumenean duten eragina kontuan hartuta. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumen-arloan eginiko behaketa-programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen erabilera zehatza dokumentatu behar dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

Laugarrena.– Fagor Ederlan, S. Coop.ek Bergarako San Juan auzoko 30. zk.n ( Gipuzkoa) sustatutako behe-presioko aluminioaren galdatze-lanen instalazioan jarduera ustiatzeko eta uzteko honako baldintza eta betebehar hauek ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanen arduradunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Fagor Ederlan, S. Coop.ek Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio.

B) Neurri babesleak eta zuzentzaileak

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

B.1.– Aluminiozko txatarra hartzeko baldintzak

Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2008/98/EE Zuzentarauari jarraiki txatarra-mota batzuk hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak xedatzen dituen 2011ko martxoaren 31ko Kontseiluaren 333/2011 zk.ko Erregelamenduko (EB) 4. artikuluan ezarritako irizpideak betetzen dituzten aluminiozko txarrak bakarrik onartuko dira Fagor Ederlan, S. Coop.en instalazioetan.

Fagor Ederlan, S. Coop.ek ebazpen honen C.7 idatz-zatian ezarritako epeak eta baldintzak kontuan hartuta aurkeztuko dio ingurumen-organoari hartutako aluminiozko txatarraren jatorria; Fagor Ederlan, S. Coop.ek txatarra ekoizle baten eskutik jasotzen badu, 333/2011 zk.ko Erregelamenduko (EB) 5. artikuluak aipatzen duen adostasun-adierazpena aurkeztu beharko du, txatarraren ekoizleak edo inportatzaileak transmititutakoa.

B.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak

B.2.1.– Baldintza orokorrak.

Prozesuan zehar atmosferara egiten den kutsatzaile-isuri bakoitza bildu egin beharko da, eta hodi egokien bidez kanporatu, aldez aurretik –hala badagokio– isuri horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igarota. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira istripuz isuriak gertatzeko aukera murrizteko, dagozkion efluenteek ez dezaten arriskurik izan pertsonen osasunean eta segurtasun publikoan. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.2.2.– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogazioa.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen. Lantegian, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek burutzen dira:

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Fokuak identifikatzea.

Instalazioan honako foku hauek daude:

(Ikus .PDF)

Aurreko fokuez gain, talde elektrogenoari dagokion sistematikoa ez den foku kanalizatua dago.

Halaber, arragoa elektrikoko labeetan moldatze-azpiprozesuan CO2 gasen etengabeko emisio difusoak sortzen dira. Eta hodi erradiatzaileko berokuntzan CO2 gasen emisio difuso etenak sortzen dira.

B.2.4.– Isurketaren muga-balioak.

Planta diseinatu, ekipatu eta ustiatzean, atmosferara egiten diren isurpenetan ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

(Ikus .PDF)

Isurien mugako balioak baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Isurpenen muga-balioak betetzea atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera ebaluatuko da. Antzematen bada isurketen muga-balioren bat ez dela bete, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira atzerapenik gabe, eta, berehala, egoera horren berri –erreparatutako isurpen-balioak, gertaeraren edo gertaeren iraupena eta hartutako neurriak– eman beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

B.2.5.– Gasak bildu eta husteko sistemak.

a) Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen Laugarrena.B.2.3 idatzi-zatian jasota dagoen gailur-kota baino baxuagoa izango. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan xedatua bete beharko dute. Agindu horretan, jarraibide teknikoak eman ziren dekretu hau garatzeko: 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

b) Isurketa barreiatuak ahalik eta txikienak izan daitezen, isurpenak hartzeko, kanporatzeko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzena egingo da, eta instalazioak garbitzeko lanak egunero eta astero egingo dira. Era berean, jardunbide egokien sistema bat jarriko da, kanpoko ateak itxita edukitzea eta eremuen arteko isolamendu ona izatea ziurtatuko duena, bai eta isurpen lausoak gutxituko dituzten beste jardunbide batzuk ere.

B.3.– Isurtzeko baldintzak

B.3.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: ez-burdinazko beste metal batzuk galdatzea

Jarduera-taldea: aluminioa galdatzea.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-2754

(Ikus .PDF)

B.3.2.– Gehienezko isurketa-emariak eta -bolumenak

1.– Ur beltzak

(Ikus .PDF)

2.– Industria-urak

(Ikus .PDF)

3.– Piezak hozteko putzuetako urak

Piezak hozteko putzuen urteko hustuketa egiten da, moldatze-azpiprozesuaren eta tratamendu termikoaren azpiprozesuaren ostean. Aurreikusitako isuriaren emaria 100 m3 da. Isuria, 3 egunetan zehar, 0,5 l/s duen gehienezko emari batean botako da eta ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran aurkeztu eta baliozkotutako informazioari jarraiki.

B.3.3.– Isurketaren muga-balioak.

Kolektorera egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

(Ikus .PDF)

Taula honetako mugak hartzen dira kontuan, egindako entseguari lotutako ziurgabetasuna aintzat hartuz.

Tenperatura: behe-emarian 3 ºC igotzea.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatu arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

B.3.4.– Arazteko instalazioak.

Ur beltzak, zehazki, jantokiaren garbiketatik datozen hondakin-urak, isuri aurretik, koipeak banatzen dituen kutxatila batean jasoko dira.

Honako jatorria duten industria-urak tratatu egingo dira, isuri aurretik:

– Konpresoreetako ur purgatuak: ura/olioaren bereizgailuaren bidez.

– Arrailak antzemateko sistemen urak: ohantze finko bat jarriz. Bertan, egoera pikortatuan dagoen material xurgatzailearen ohantze baten bidez abiadura egokira pasatzen da tratatu beharreko ura, beharrezko harreman-denbora bermatzeko. Instalazioak hareazko iragazki bat dauka, ikatz aktibozko bat aurretik.

B.3.5.– Ebakuazio-instalazioak.

Kontrol-kutxatila bana jarriko da hondakin-uraren hiru fluxu baimenduetan; kutxatilek behar diren ezaugarriak izan beharko dituzte isurketen lagin adierazgarriak lortzeko eta, hala egokituz gero, arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko. Kutxatilak ur-fluxua kasuan kasuko udal-kolektorearekin lotzeko guneen aurretik kokatuta egongo dira.

Gainera, industria-urei eta hozteko putzuetako urei dagozkien fluxuen kasuan, emari-neurgailu erregistratzaile totalizatzaile bat izan beharko da fluxu bakoitzerako.

Aurretiko kanpo-analitika bat behar da hozteko zirkuituak husteko, onarpena berretsiko duena eta Gipuzkoako Ur Partzuergoko Isuri Bulegoari aurretik bidali beharko zaiona.

– Isurien Kontrolerako Bulegoari aurretik jakinaraziko zaio hozteko zirkuituetako hustuketen hasiera eta, 3 egunetan zehar, 0,5 l/s duen gehienezko emari batean egingo dira.

– Hozteko zirkuituetako hustuketa-puntuek emaria neurtzeko ekipo bat (totalizatuaren erregistroarekin) eduki beharko dute.

– Hozteko zirkuituetako hustuketa-puntuek lagin bat hartzeko gune bat izan beharko dute.

– Putzuen hondoan pilatutako lokatza kendu eta ebakuatu beharko da, ibilgura botatzea saihestuz.

B.4.– Lantegian sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak

B.4.1.– Hondakin guztietarako baldintza orokorrak.

a) Uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan xedatuaren arabera kudeatuko dira instalazioetan sortutako hondakin guztiak, eta, hala badagokie, haien ezaugarriak zehaztu egin beharko dira, nolakoak diren eta haientzat norako egokiena zein den erabakitzeko.

b) Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

c) Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: aurrea hartzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balioztatzeko beste modu batzuk, balioztapen energetikoa barne hartuta. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela.

d) Halaber, hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraiki.

e) Baimendutako zabortegian deuseztatzeko hondakinen kasuan, karakterizazioa 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin eta aipatu otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da. 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiaren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezarri ziren.

f) Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, ezinbesteko baldintza izango da kudeatzaile baimendu horrek egindako tratamendu-kontratua edukitzea, non hondakina onartzeko baldintzak zehaztuko diren, hala nola hondakinen zehaztapenak, garraiorako baldintzak eta, aparteko gorabeherak daudenean, aldeei dagozkien betebeharrak; gainera, tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak eta dagokion administrazio-baimenera egokitzen dela egiaztatu beharko dira. Kontratu hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakinak lekualdatu aurretik, eta, hala egokituz gero, Estatuko lurraldean zeharreko hondakin-garraioa arautzen duen martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatuaren arabera, lekualdatze horren aurretiko jakinarazpena egin ondoren, arau horretan xedatutako identifikazio-dokumentua bete beharko da, eta garraiolariari eman, kargarekin batera eraman dezan joan behar den lekura arte.

h) Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, organo honek bezala helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak ere hondakinak garraiatzearen aurka egin ahal izango dute, eta erabaki hori arrazoituta garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

i) Hondakinak Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetara edo hirugarren herrialdeetara eraman behar badira, hondakinak garraiatzeari buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 14ko 1013/2006/EE zk.ko Erregelamenduan (EE) xedatua bete beharko da.

Fagor Ederlan, S. Coop.ek artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-dokumentuak.

k) Hondakinen tratamendu-kontratuak eta identifikazio-dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

l) Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak eta ebazpen honetan jasotakoak orientagarriak dira soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sorreraren arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hori guztia ebazpen honen Laugarrena.F idatz-zatian aipatzen den aldaketa-erregimenari kalterik egin gabe, baldintzak jarraituz.

m) Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru iragazgaitza izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

n) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari bai Bergarako Udalari.

– Artxibategi fisiko edo telematiko bat edukiko da, non honako hauek jasoko baitira kronologikoki: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua.

B.4.2.– Hondakin arriskutsuak.

a) Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

1. PROZESUA: BEHE PRESIOKO ALUMINIOA INJEKTATZEA

1. Hondakina. Zepak, gainak eta bainuontziak

Identifikazioa: F-20025292/NIMA/1/1

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C18/241

Arrisku-ezaugarriak: H141

EHZ: 100315

Urtean sortutako kantitatea: 32 tona/urtean

Aluminioa galdatzeko azpiprozesuan, galdatze-labeen deseskoriatze-lanetan sortzen da; beruna duten oinarrizko zepak dira. Aurkeztutako analitikari jarraiki arriskutsuak ez diren hondakin gisa kudea daitezkeen aparretatik banantzen dira. Aipatu hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

2. Hondakina. Arrailen likido penetratzailearen tratamenduko hondakinak

Identifikazioa: F-20025292/NIMA/1/2

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C23

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 101015

Urtean sortutako kantitatea: 2,5 tona/urtean

Arrailak antzemateko azpiprozesuan sortzen da, piezak garbitzeko uren tratamenduaren ondorioz, arrailak eta akatsak egiaztatzeko fluidoarekin inpregnatu ostean. Hondakinarentzat identifikatutako bidoi hermetikoan biltzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

3. Hondakina: Emultsio oliotsu alkalinoa

Identifikazioa: F-20025292/NIMA/1/3

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 120109

Urtean sortutako kantitatea: 65 tona/urtean

Mekanizazio-prozesuan sortzen da «agortutako ebaketa-likidoa» eta «garbigailu-urak» hondakinen taldekatze gisa. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

4. Hondakina. Ebaketa-likidoaren zentralaren hondakin oliotsua

Identifikazioa: F-20025292/NIMA/1/4

Helburu-eragiketaren kodea: R8

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5 – H6

EHZ: 130506

Urtean sortutako kantitatea: 2 tona/urtean

Mekanizazio-prozesuan, ebaketa-likidoaren tratamenduan hondakin gisa sortzen da, mekanizazio-makinetako olio hidraulikoen eta koipeketaren ihesetatik datozen olio arraroak banatzearen ondorioz. 1.000 litroko kaioletan biltzen dira, berariaz etiketatuak, eta hondakinak biltegiratzeko atalean uzten dira.

2. PROZESUA: PROZESU OSAGARRIAK ETA ZERBITZU OROKORRAK

1. Hondakina. Erabilitako olioa

Identifikazioa: F-20025292/NIMA/2/1

Helburu-eragiketaren kodea: R9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5-H6

EHZ: 130208

Urtean sortutako kantitatea: 2 tona/urtean

Makina desberdinetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen da; erabilitako olioak dira.

Aipatu hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta hondakinen biltegira eramaten da.

2. Hondakina: Berun-azido-metagailuak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/2

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C18- C23

Arrisku-ezaugarriak: H8

EHZ: 160601

Urtean sortutako kantitatea: 25 kg/urtean

Beruna eta soluzio azidoa dituzten erabilitako bateriak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horretarako identifikatutako metalezko bidoi hermetiko batean jasotzen da; bidoia berarentzako leku berezi batean kokatuta dago.

3. Hondakina: Pilen eta metal astunen nahastea

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/3

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C11- C16- C22

Arrisku-ezaugarriak: H6- H14

EHZ: 200133

Urtean sortutako kantitatea: 9 kg/urtean

«Pila prismatikoen» eta «metal astunak dituzten botoi-pilak» hondakinen taldekatze gisa sortzen da; metalak –esaterako, merkurioa, kadmioa, zinka eta metalezko beste oxido batzuk– dituzten pilak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da; bidoia berarentzako leku berezi batean kokatuta dago.

4. Hondakina: Lanpara fluoreszenteak eta metalezko beste bapore-lanpara batzuk

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/4

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C16

Arrisku-ezaugarriak: H6

EHZ: 200121

Urtean sortutako kantitatea: 20 kg/urtean

Merkurioa eta sodio-baporea daukaten erabilitako lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin horretarako identifikatutako kartoizko kutxa batean jasotzen da; hondakina berarentzako leku berezi batean kokatuta dago.

5. Hondakina: Glikol-urak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/5

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C16

Arrisku-ezaugarriak: H6- H14

EHZ: 140603

Urtean sortutako kantitatea: 500 kg/urtean

Zirkuitu hidraulikoen mantentzean sortzen da; ur-glikol soluzioa da.

Aipatu hondakinarentzat identifikatutako bidoi hermetikoan biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegi-parkera eramaten da.

6. Hondakina: Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/6

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C6- C18

Arrisku-ezaugarriak: H6- H14

EHZ: 160213

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin

Bulegoetako ekipo informatikoen eta telefonikoen mantentze- eta ordezkatze-lanetan sortzen da.

Aipatu hondakinarentzat identifikatutako eremuan gordetzen da, baimendutako kudeatzaileari entregatzeko.

7. Hondakina: Brotxen garbiketa-urak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/7

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 080111

Urtean sortutako kantitatea: 10 tona/urtean

Garbiketa-lanen azpiprozesuan sortzen da; moldeak mantentzeko erabilitako tresneria garbitzearen eta mantentzearen ziozko urak dira.

Kaiola hermetikoko edukiontzi batean biltzen da; behin hori beteta, hondakinak biltegiratzeko eremura eramaten da.

8. Hondakina: Hondakin sanitarioak. II. taldea

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/8

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C35

Arrisku-ezaugarriak: H9

EHZ: 180103

Urtean sortutako kantitatea: 1 kg/urtean

«Zerbitzu Medikoa» azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak dira.

Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimenduari.

9. Hondakina: Uraren oinarriko koipegabetze-disolbatzailea

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/9

Helburu-eragiketaren kodea: D5

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 120301

Urtean sortutako kantitatea: 1.500 kg/urtean

Piezen garbiketan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

10. Hondakina: «Olio-iragazkiak»

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/10

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 160107

Urtean sortutako kantitatea: 13 kg/urtean

Talde hidraulikoen eta orga jasotzailearen mantentze-lanetan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

11. Hondakina: Moldeen garbiketa-urak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/11

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 120109

Urtean sortutako kantitatea: 10 tona/urtean

Tresnen azpiprozesuan sortzen da, moldeen garbiketaren ostean.

Hondakinarentzat identifikatutako ontzian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

12. Hondakina: Hondakin inpregnatuak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/12

Helburu-eragiketaren kodea: D15/R13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 20 tona/urtean

Xurgatzaileak eta zuntzak biltzean eta taldekatzean sortzen da; batez ere olioz inpregnatutako zatarrak, material xurgatzaileak eta segurtasun-arropak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

13. Hondakina: Plastikozko ontziak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/13

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150110

Urtean sortutako kantitatea: 250 kg/urtean

Ontzi hutsak biltzean eta multzokatzean sortzen da. Gai arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako Big-Bag deiturikoan jasotzen da, hondakinen biltegian.

14. Hondakina: Metalezko ontziak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/14

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150110

Urtean sortutako kantitatea: 80 kg/urtean

Ontzi hutsak biltzean eta multzokatzean sortzen da. Gai arriskutsuak eduki dituzten metalezko ontziak dira. Ontzi hutsak erabilera-puntuetan biltzen dira eta hondakinak biltegiratzeko eremuan metalezko karroetan uzten dira (Paktainers), baimendutako kudeatzaileak kendu arte.

15. Hondakina: Aerosolak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/15

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41- C51

Arrisku-ezaugarriak: H3A- H5

EHZ: 160504

Urtean sortutako kantitatea: 15 kg/urtean

Ontzi hutsak biltzean eta multzokatzean sortzen da; agortutako aerosolak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

16. Hondakina: Aminak dituen Scrubberraren garbiketa-urak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/16

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C23

Arrisku-ezaugarriak: H8

EHZ: 100213

Urtean sortutako kantitatea: 20 tona/urtean

Aminen neutralizatzailean sortutako hondakinak dira. 1.000 litroko kaioletan biltzen da eta hondakinen biltegira eramaten da.

17. Hondakina: Scrubberraren garbiketa-urak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/17

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C23

Arrisku-ezaugarriak: H8

EHZ: 100213

Urtean sortutako kantitatea: 1 tona/urtean

Aminen neutralizatzailearen urteko garbiketan sortutako hondakinak dira. 200 litroko bidoietan biltzen da eta hondakinen biltegira eramaten da.

18. Hondakina: Argintza-margoen instalazioko garbiketa-urak

Identifikazioa: F20025292/NIMA/2/18

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C41

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 080119

Urtean sortutako kantitatea: 16 tona/urtean

Argintza-margoen instalazioko garbiketan sortutako hondakinak dira. 1.000 litroko kaioletan biltzen da eta hondakinen biltegira eramaten da.

Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste kode batzuk, beren izaera dela-eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jarduerak iraun bitartean, hala nola hondakinaren osagai arriskutsuak eta mota zehazten dituztenak.

Kudeatzaile baimenduari ematea aurreikusten den hondakin arriskutsuen identifikazioa eta sailkapena berrikusi egin beharko dira, identifikazio eta sailkapen horiek ebazpen honen izapidetze-aldian promulgatutako araudi berrira egoki daitezen. Berrikusi egin beharko dira, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako hauetan ezarritako irizpideen arabera aplikatzekoak diren kodeak: Hondakin Zerrenda Europarra, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta direktiba jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Direktibaren III. eranskina ordezten baita.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi edo ontzikiek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Aurreko epigrafean aipatutako edukigailuak edo ontziak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan ezarritakoak izango dira.

f) Hondakin arriskutsuen biltegiratze-denbora ezingo da 6 hiletik gorakoa izan. Salbuespen-egoeratan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

g) Egiaztatu beharko da hondakin arriskutsuak emango zaizkion kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak betetzen dituela indarrean dagoen legedian horrelako gaiak garraiatzeko xedatutako baldintzak.

h) Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du Fagor Ederlan, S. Coop.ek sortutako olio erabilia.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (106/2008 Errege Dekretua, pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zk.ko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Fagor Ederlan, S. Coop.ek, berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

k) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Fagor Ederlan, S. Coop.ek neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

l) Amiantoa duten hondakinak detektatuz gero, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu Fagor Ederlan, S. Coop.ek. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko eskuztatze-eragiketak amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplikatu beharreko segurtasun eta osasun arloko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan xedatutako eskakizunen arabera gauzatuko dira.

B.4.3.– Hondakin ez-arriskutsuak.

a) Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

b) «Gainak eta aluminiozko isurbideak», «granailaren finak», «erregogorra» eta «ar apurtuak» hondakinen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz erretiratu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko zaizkio, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela erabakiz gero, ebazpen honetako B.4.2 atalean zehazturikoa aplikatu beharko da.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

B.5.– Lurzorua eta lurrazpiko urak babesteko baldintzak

a) Fagor Ederlan, S. Coop.ek honako neurri hauek hartuko ditu: ebazpen honen Laugarrena.D.4 idatzi-zatian –ezohiko jardunari aurrea hartzeko eta halakorik gertatuz gero izan beharreko esku-hartzeari buruzkoa– eta Laugarrena.B.4 idatzi-zatian –hondakinak biltegiratzeari eta horien zamalanei buruzkoak– jasotakoak.

b) Lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako betebeharrak konplituz aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenari jarraiki, Fagor Ederlan, S. Coop.ek lurzoruaren babesa bermatzeko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.

c) Halaber, edozein inguruabar dela-eta, instalazioa abian jarri ondoren eta instalazioa funtzionatzen ari den bitartean, lursailean hondeaketa-lanak egin behar izatea aurreikusten bada, ebazpen honen Hirugarrena.B.6 idatz-zatian (a, b, c, d, e, f, g, eta h epigrafeak) jasotako neurriak hartu beharko dira, ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoaren aplikazioaren kaltetan izan gabe.

d) Hondeaketako materialak hondakindegian gordailutzea aurreikusita badago, karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko dira, material horiek atera aurretik lanak onartu ahal izateko. Bidalketa hori eta onarpena, hala badagokio, ebazpen honetako Laugarrena.F idatzi-zatian jasotako aldaketa-araubidearen esparruan egingo dira.

e) Hondeatutako materialen kantitateak erregelamendu bidez ezarritako atalaseak gainditzen dituenean, hondeatu beharreko materialen karakterizazioa gaikako hondeaketa-plan baten arabera egingo da, zeinak kontuan hartu beharko baitu aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 13. artikuluan adierazitako edukia, eta ingurumen-organoak onartu beharko baitu, betetzen hasi aurretik.

B.6.– Zaratari buruzko baldintzak

a) Fagor Ederlan, S. Coop.ek behar diren neurriak hartuko ditu, instalazioak kanpoko ingurumenera zabaldu ez ditzan Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

– Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, baliook eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkiolarik, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera dute erreferentziatzat, eta eraikuntzaren garaiera guztiak leihodun fatxaden kanpoaldeari dagokionez.

b) Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du transmititu lokal horietara aipatu urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa.

c) Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da, baldin eta aipatu urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen baldin badituzte:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulek ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

– Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

B.7.– Argi-kutsadura gutxitzeko neurriak

Instalazioaren kanpoko argiteria jartzeko, kanpoko argiteria duten instalazioetako energia-eraginkortasunari buruzko Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da. Erregelamendu hori azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferarako emisioak kontrolatzea

Fagor Ederlan, S. Coop.ek isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

b) Aurreko epigrafean aipatutako neurketa guztiak II. mailako administrazioarekiko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, dekretu honetan xedatuaren arabera: 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena. Neurketa horiei dagozkien txostenek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 2012ko uztailaren 11n emandako Aginduan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko ditu eskatutako kontrolen txostenak, zeinen edukia jarraibide teknikoetan ezarritakoaren araberakoa izango baita. Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzara bidaltzea transakzio elektroniko bidez egingo da, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

d) Eguneratutako isurpen-fokuen erregistro bat eduki beharko da, euskarri informatikoan, edo, hori ezin bada, paperean, aipatu abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean ezartzen den gutxieneko edukia jasoko duena. Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea

a) Ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketaren lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

C.3.– Zarataren kontrola

a) Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtean behin, jarduera egiten den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

b) Neurketa bidezko ebaluazioak akustikaren esparruan entsegu-laborategi gisa egiaztatutako ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du eta ebaluazio-puntu zehatzak adierazi bertan. Ebazpen honen Laugarrena.C.7 idatzi-zatian aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da proposamena.

C.4.– Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola

a) Instalazioaren funtzionamenduaren ondorioz kokapenean egon daitezkeen gai arriskutsuak direla eta, kutsadura arriskuaren ebaluazio sistematiko bat gauzatuko du Fagor Ederlan, S. Coop.ek, ohiko baldintzetan zein ohikoak ez diren baldintzetan. Ebaluazio hori gutxienez bost urtean behin egingo da, eta lehen aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16.2 artikuluan jasotako lurzoruaren egoerari buruzko txosten eguneratua bidali beharko zaio ingurumen-organoari maiztasun berarekin.

Lurzoruaren egoeraren txostenak I. taldeko jarduera bati dagokion edukia izango du, organo honek garatutako prozedura operatiboan ezarritakoari jarraiki. Hori ondorengo web-orrialdean dago eskuragarri:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html

Lehen esandakoa baztertu gabe, txostenean honako datu hauek ere jasoko dira:

– Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera zein den –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak– eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudun batek sinatua. Ekipoak eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena egin beharko da.

– Lurzorua edo lurrazpiko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, hala egokituz gero, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Fagor Ederlan, S. Coop.ek, gainera, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egingo du, gutxienez bi zundaketa eginez honako hauetarako: urak karakterizatzeko, ateratako lur-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko, zeinak lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko erabiliko baitira. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Aipatu idatz-zatia betez eman beharko den informazioa lehen aipatu den urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta organo honek ildo horretan onar ditzakeen instrukzioen arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du.

C.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea

Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.6.– Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen eta web-orri honetan eskuragarri dagoen ingurumena zaintzeko programaren gidan jasotako formatuan egingo da.

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/es/

Ebazpen honetako hainbat ataletan ezarritakoari kalterik egin gabe, bidalketa hori urtean behin egingo da, martxoaren 30a baino aurretik beti, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzak ingurumen gaietan espezializatuta dagoen erakunde independente batek egindako txosten batekin batera bidaliko dira. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak kontrolatzeko sistemak ere. Ingurunearen kalitatea eta emaitzen analisia ere adieraziko dira, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua izan beharko du.

Gainera, ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartu beharko dira, enpresak berak ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko.

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak

D.1.– Instalazioa geldiarazteko eta martxan jartzeko eragiketak eta mantentze-lanen eragiketa programatuak

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen kalkulua egin beharko du enpresak, eta, hala egokituz gero, beraiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera etetea eta aurretiazko jarduketak

Ingurumen erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen eta kutsaduraren eta narriaduraren aurkako lurrazpiko uren babesa arautzen duen urriaren 2ko 1514/2009 Errege Dekretuaren kaltetan izan gabe, baita lurzoruaren babesaren arloko legeen kaltetan izan gabe ere, Fagor Ederlan, S. Coop.ek honako idatz-zatietan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

a) Jarduerak behin betiko eten ondoren, titularrak lurzorua nola dagoen eta instalazioak erabilitako, ekoitzitako edo zabaldutako gai arriskutsu garrantzitsuek lurpeko uretan zer-nolako kutsadura eragin duten ebaluatuko du, eta organo honi emango dio ebaluazio horren emaitzen berri. Ebaluazioak erabakitzen badu instalazioak lurzoruaren edo lurpeko uren kutsatze aipagarria eragin duela lurzoruaren kalitatea adierazteko izapidean egindako lurzoruaren kalitatearen ikerketa-txostenetan ezarritako egoerarekin alderatuta, titularrak neurri egokiak hartuko ditu kutsadura horri aurre egin eta instalazioa egoera hartan berriz jartzeko, aipatu urriaren 23ko 26/2007 Legearen II. eranskineko arauei jarraikiz.

b) Nolanahi ere, jardueren behin betiko etena gertatu ondoren, Fagor Ederlan, S. Coop.ek gai arriskutsu guztiak kendu eta instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, behin betiko ixtean lekua garbi geratzeko, eta instalazioan geratutako hondakin guztiak kudeatzaile baimendu bati emateko. Lekuak, jarduera dela-eta lurra eta lurpeko urak kutsatzearen ondorioz, pertsonen osasunarentzat eta ingurumenarentzat arrisku aipagarririk ez duela sortzen bermatuko da.

c) Jarduera lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen eta lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoruak kutsatutzat jotzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-esparruan dagoenez, Fagor Ederlan, S. Coop.ek, instalazioa behin betiko itxi eta gehienez ere bi hileko epean, ixte horren berri eman beharko dio organo honi. Jakinarazpen horrekin batera, aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatuaren ondorioetarako jarduera-proposamena aurkeztuko da, edo, desjabetze-ekintza baten ondorioz utzi bada jarduera edo instalazioa, gertaera hori egiaztatzen duen dokumentazioa. Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, ingurumen-organoak erabakiko du zein den jarduera edo instalazioa utzi duenaren betebeharren norainokoa, eta, hala egokituz gero, zein den lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura hasteko ematen den gehieneko epea, 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatuaren arabera.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea

Jarduera aldi baterako etetea aurreikusten bada, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Fagor Ederlan, S. Coop.ek, nahitaezko aurretiazko jakinarazpenarekin batera, dokumentu bat bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

D.4.– Funtzionamendu bereziko kasuetarako prebentzio-neurriak eta -jarduerak

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak aplikatzeaz gain, honako idatzi-zati hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Besteak beste, erretxinak, disolbatzaileak, margoak, likido penetratzaileak, baita, oro har, plantan sortutako hondakinen zepak ere, erabiltzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Hori dela-eta, isuriak, jarioak edo ihesak izan ditzaketen lursailen azalera guztiak iragazgaiztuko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak barreiatzeko bideak eragozteko.

b) Kutxatila itsuak jarriko dira, efluente kutsatzaileak ibilgura zabaltzea eragozteko, funtzionamendua anomaloa izanez gero.

c) Biltegiratzea.

Prozesurako behar diren lehengai, erregai eta produktu guztiak ingurunean ez barreiatzeko moduan biltegiratuko dira.

Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak, sukoiak eta erregaiak nahiz korrosiboak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

d) Instalazioen mantentze prebentiboa.

Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; halaber, ezarritako neurrien jardun egokia bermatu beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua eta, hala egokituz gero, ura babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz-mehatz adieraziko da alderdi hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak –iragazgaiztea–, biltegiratzeko neurri bereziak –gai arriskutsuak–, egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzeez ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzea eta garbitzea –sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota–, eta lurzorura isuritakoa biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, alderdi hauek bilduko dituena: iragazgaiztasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak –hormena eta estaldurena– eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua eta, hala egokituz gero, ura kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa eta abar) eta zaintza- eta kontrol-sistemen egoera ona bermatzeko neurriak hartuko dira.

e) Erregistro bat ere eduki behar da, eta bertan eman behar da aldizkako mantentze-lanen berri, bai eta antzemandako gorabeheren berri ere. Ur araziak isurtzeko hodiaren mantentze-eragiketei dagokien atalean hodiaren egoerari buruzko ebaluazio bat barne hartuko da.

f) Ingurumen Sailburuordetzara kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura bat bidaliko da, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak barreiatzea eragozteko.

g) Gorabeheraren bat gertatuz gero jarduteko modua.

Jarduteko protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeherak edo ezohiko jardunak gertatuz gero erabiltzeko. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu, gerta daitekeen gorabehera edo anomalia jardun bakoitzarentzat:

– Jarraitu beharreko jardunak, hurrengo idatz-zatian zehazten den jakinarazpena agintariei helaraztea barne hartuta.

– Jardunen segida.

– Jardun bakoitzaren arduraduna(k).

Istripuz isurketarik gertatuko balitz, berehala geldiaraziko da.

Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen-baimen bateratua bete ezean, sustatzaileak behar diren neurriak hartu beharko ditu betetzea ahalik eta lasterren gertatuko dela berriz ziurtatzeko.

i) Gorabeheraren edo ez-betetzeren bat gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunean edo jardueraren kontrolean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren bat izanez gero, edo ebazpen honetan ezarritako baldintzak ez betetzea gertatuz gero, sustatzaileak berehala eman beharko dio gorabehera, ezohiko gertaera edo ez-betetze horren berri Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean honako alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari-mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Izandako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari-mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gertakariaren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioztapena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Halaber, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne hartuta. Jakinarazpen hori 15 egun lehenago egin behar da, gutxienez.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

k) Instalazioek suteen aurkako babesaren alorrean indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

E) E-PRTR jakinarazpena

Urtean behin, Fagor Ederlan, S. Coop.ek Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara, uretara eta lurzorura egindako isurtzeei eta sortu dituen bestelako hondakinei buruzko datuak, EPER Euskadi - Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistroa landu eta eguneratzeko, betiere E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Transferitutako datuen ekitaldia amaitu eta hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidaliko da informazio hori, eta IKS-eeM sistemaren e-DMA N jakinarazpenaren bidez egingo da bidalketa, betiere irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzen da. Datu horiek guztiek ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan sartuko dira; gero, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) bidaliko da informazio hori.

Era berean, ebazpen honetan adierazten diren gainerako informazio-trukeak aipatu ingurumen-adierazpenaren bidez egingo dira lehentasunez.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

F) Instalazioan aldaketak egitea

1.– Ingurumen-baimen bateratu honi dagokion instalazioan aldaketak egiteko, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10 artikuluan xedatutako erregimena bete behar da, eta, beharrezko izanez gero, aldaketak egin beharko dira ingurumen-baimen bateratuan. Egin beharreko aldaketa funtsezkoa bada, ezin izango da gauzatu harik eta ingurumen-baimen bateratua aldatu arte.

2.– Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua. Ezingo da aldaketarik egin instalazioan, funtsezkoa izan zein ez, ingurumenaren inpaktu-ebaluazioa egitea beharrezkoa badu, aurrez kasuan kasuko prozedura arrunta edo sinplifikatua bukatu gabe.

3.– Fagor Ederlan, S. Coop.ek instalazioan aldaketaren bat egin nahi badu, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, eta web-orri honetan dagoen inprimaki hau bete beharko du:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

gainera, jakinarazpen horrekin batera, erreferentziazko arauetan eskatzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko ditu.

4.– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar den kasuan izan ezik, titularrak funtsezkoa ez den aldaketaren bat egin ahal izango du, aurreko idatz-zatiak aipatzen duen jakinarazpena behar bezala egin ostean, ingurumen-organoak jakinarazpen hori egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasitako hilabeteko epean kontrakoa adierazten ez badu.

5.– Nolanahi ere, ez da ondorioztatuko instalazioa aldatu denik eta ingurumen-baimen bateratua lortzeko beste prozedura bat izan behar denik uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko edozein epigrafetan jasotako jarduera berri bat ezartzea, epigrafe hori indarreko ingurumen-baimen bateratuan esplizituki jasotako epigrafeak ez bezalakoa bada.

Bosgarrena.– 16-I-01-0000000000383 erregistro-kodea egokitzea Fagor Ederlan, S. Coop.ek ustiatutako instalazioari; egoitza soziala Bergarako udalerriko San Juan Auzoko 30. zk.n du, eta kokapena hau da: UTM 30N ETRS89, X: 545.900 Y: 4.775.824 Z: 199 m.

Seigarrena.– Instalazioa martxan jarri aurretik bete behar diren baldintza hauek ezartzea:

A9 Egiaztapen-agiriak

Fagor Ederlan, S. Coop.ek Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko dio ebazpen honetako Hirugarrena eta Laugarrena idatz-zatietako honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituela:

Hirugarrena idatz-zatia

B.12. Obra-amaierako txostena

Laugarrena idatz-zatia

B.4.1.o. Artxibo kronologikoaren eredua

B.4.2.a. Hondakin arriskutsuen identifikazioaren eta sailkapenaren berrikuspena

B.6. Baldintza akustikoak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak

C.1.d. Isuri atmosferikoen erregistro-eredua

C.3.d. Zarata kontrolatzeko proposamena

C.7. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina

D.1. Mantentze-lanetan sortutako emisioen eta hondakinen zenbatespena eta kudeaketa- eta tratamendu-proposamena.

D.4.c. Produktu kimikoak, sukoiak, erregaiak eta korrosiboak biltegiratzeari buruzko araudia betetzen delako egiaztapena

D.4.e. Mantentze-lanak eta gertakariak erregistratzeko eredua

D.4.f. Kubetak husteko protokoloa

D.4.g. Gertakarietan jarduteko protokoloa

D.4.k. Suteen aurkako araudia betetzen delako egiaztapena

Atal honetan aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko 24 hilabete egongo dira, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori luzatu egin ahal izango da, behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileak aldez aurretik eskatuz gero.

Era berean, sustatzaileak «as built» proiektua aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan aipatu epearen barruan, hala nola teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri bat, instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan xedatuaren arabera eraikita eta hornituta daudela esaten duena. Nolanahi ere, ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, ezinbestekoa izango da kontuan hartzea ingurumen-organo honi lotutako zerbitzu teknikoek, hala egokituz gero, egiten duten ikuskaritza-bisitaren emaitza kontuan hartzea.

B) Proba-aldia eta lehen neurketak

Instalazioa benetan martxan jarri aurretik, abiarazteko probaldi bat egin ahal izango da, gehienez ere sei hilabetekoa, eta, probaldi horretan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatzeari ekingo zaio, besteak beste. Ingurumen-organoari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio probaldia hasteko aurreikusitako eguna eta probaldiaren aurreikusitako iraupena.

Proba-aldi hori hasi aurretik, ebazpen honen Laugarrena.C.4 idatz-zatiak aipatzen dituen lurzoruaren eta eta lurrazpiko uren egoeraren lehen neurketak egingo dira. Ebazpen honen Laugarrena.C.1 eta Laugarrena. C.3 idatz-zatietan ezarritako lehen neurketak proba-aldietan zehar egingo dira. Lehen neurketa horiek Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira instalazioa benetan abian jarri aurretik.

Proba-aldirik bideratzen ez denean, ebazpen honen Laugarrena.C.4 idatz-zatiak aipatzen dituen lurzoruaren eta lurrazpiko lurren egoeraren lehen neurketak instalazioa martxan jarri aurretik egingo dira. Kasu honetan, ebazpen honen Laugarrena.C.1 eta Laugarrena.C.3 idatz-zatietan ezarritako lehen neurketak gehienez ere hilabete bateko epean egingo dira, instalazioa martxan jartzen denetik zenbatzen hasita. Lehen neurketa horien emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, instalazioa abian jarri eta gehienez ere hiru hileko epean.

Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen bateratua ofizioz berrikusiko da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritako kasuetan. Beharrezkoa bada, organo eskudunak eskatuta, baimenaren baldintzak berrikusteko beharrezkoa den aipatu arauaren 12. artikuluan eskatutako informazio guztia aurkeztuko du titularrak, eta baita isurpenen gaineko kontrolaren emaitzak eta instalazioa martxan dagoen bitartean lortutako beste datu batzuk ere, hala eskatzen bazaio.

Artikulu hori betetzekoa den arren, aldatu egin daitezke ebazpen honen baldintzak eta ingurumena zaintzeko programan jasotako baldintzak, baldin eta jardueraren sustatzaileak horrela eskatzen baldin badu eta behar bezala justifikatzen baldin badu haiek aldatzeko premia. Horrez gainera, ofizioz alda daitezke baldintzak, honako egoera hauetan:

– Arau berriak indarrean jartzen direnean.

– Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko jakintza adierazgarri berrietara egokitzeko beharra ikusten baldin bada, bereziki sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

– Ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak, edo neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileek gerta daitezkeen ingurumen-inpaktuen inguruan erakusten duten edozein gabezia egiaztatzen duten beste ohar batzuk.

Zortzigarrena.– Fagor Ederlan, S. Coop.ek ebazpen honen xede den behe-presioko aluminioa galdatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Bederatzigarrena.– Baimen hau baliogabetzat jotzeko arrazoitzat hartuko dira honako hauek:

– Ebazpen honen seigarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epearen barruan, baldin eta interesdunak ez badu behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.

– Fagor Ederlan, S. Coop.en nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Fagor Ederlan, S. Coop.ek eskatuta, behe-presioko aluminioa galdatzeko jarduera urtebetetik gorako epe batez etetea, aldi baterako eten baimendua izan ezean.

Hamargarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Fagor Ederlan, S. Coop.i, Bergarako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamaikagarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 2a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala