Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2016ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3133

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko abenduaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.

Saiatu arren, ezin izan da ebazpen hori jakinarazi. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluek.

Iragarki hau argitara ematen da, eta interesdunak jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:

Ebazpen hori aztertu dezake Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 21a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala