Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2016ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3128

IRAGARKIA, «Alfredo Espinosa Ospitaleko larrialdi-zerbitzurako zuzeneko erradiologia digitaleko areto bat hornitzeko» kontratazio-espedienteari dagokion lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak:

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 4, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.

c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Espediente zenbakia: G/130/20/0/0973/O441/0000/062016.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Mota: hornidura.

b) Azalpena: Alfredo Espinosa Ospitaleko larrialdi-zerbitzurako zuzeneko erradiologia digitaleko areto bat hornitzea.

c) Loteka banatzea, eta kopurua: bai, 1.

d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Alfredo Espinosa Ospitalea.

e) Gauzatu eta entregatzeko epea: destinoko zentroaren eskariaren araberakoa eta, dena dela ere, 2016ko abenduaren 31 baino lehen.

f) Luzatzeko aukera: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala badagokio): ez.

h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 33115100.

3.– Izapidetzea eta prozedura:

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko irizpideak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:

c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 48:

c.1.1.– Ekipamenduaren ezaugarri teknikoak: 48 puntu.

c.2.– Formulen bidezko irizpide ebaluagarriak: % 52:

c.2.1.– Prezioa: 40 puntu.

c.2.2.– Berme-epea: 12 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 150.000,00 euro BEZik gabe.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 150.000,00 euro BEZik gabe.

6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak:

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa eta kaudimen tekniko edo profesionala enpresa espainiarrentzat, Europar Batasunaren kide diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat eta Europar Batasunaren kide ez diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat.

b.1.– Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

b.1.1.– Betekizuna/k: enpresa lizitatzaileek urteko negozio-bolumen bat akreditatu beharko dute, bukatutako azken hiru urteotako negozio-bolumenari dagokionez, gutxienez 150.000,00 euro baino handiagoa izan beharko dena.

b.1.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: urteko negozio-bolumena (zenbatekoa) ziurtatzeko, Merkataritza Erregistroan jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira, enpresaria erregistro horretan inskribatuta badago, eta bestela, kasuan kasu dagokion erregistro ofizialean jasotakoak aurkeztu beharko dira. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek haien urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute haien inbentarioen eta urteko kontuen liburuekin, Merkataritzako Erregistroak horiek legalizatu ondoren.

b) 2.– Kaudimen teknikoa edo profesionala:

b.2.1.– Betekizuna/k: enpresa lizitatzaileek kontratuaren xedeari dagokion mota edo izaera bereko hornidurak eman izana akreditatu beharko dute, azken 5 urteotan emandakoak, eta hornidura gehien emandako urtean metatutako urteko zenbatekoa 150.000,00 euro edo handiagoa izan beharko da.

b.2.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: azken bost urteetan gauzatu diren eta lizitazio-kontratu honetakoen berdinak edo antzekoak izan diren hornikuntza nagusien zerrenda, zenbatekoa, datak eta jasotzaile publiko edo pribatua adieraziz. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez ziurtatu beharko dira egindako hornidurak; jasotzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren deklarazioaren bidez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016-08-23an, 13:00etan.

b) Aurkezteko modua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a puntua.

d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik zenbatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, SPKLTBaren 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra badago (balio anormal edo neurrigabeak).

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko abuztuaren 30a, 11:45ean.

b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko irailaren 20a, 11:00etan.

10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.

12.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 29a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala