Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2016ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3125

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez emendatzen baita unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2015-2016ko ikasturteko deialdia egiteko aginduan adierazitako zenbatekoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 2ko Aginduaren bidez, iragarri zen unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2015-2016ko ikasturteko deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak programa honetara bideratutako 54.000.000 euro erabili dira jada, eta 1.000.000 euroko zenbatekoa egiten duten bekak eta laguntzak ebatzi gabe gelditu dira. Horrenbestez, beharrezkoa da zenbateko hura aldatzea, kontuan harturik, batetik, balorazio-batzordeak aurkeztutako esleipen-proposamena, eta, bestetik, 2015eko irailaren 2ko Aginduaren 2. artikuluan jasotzen dela artikulu horretan kontsignatutako guztizko zenbatekoa Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak ebazpen bidez emendatzeko aukera, betiere aintzat hartuta ebazteke dauden emate-proposamena duten eskabideek dakarten zenbatekoa eta eskabideak ebatzi baino lehen egin beharra.

Ondorioz, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Milioi bat euro (1.000.000) gehitzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 2ko Aginduaren 2. artikuluan esleitutako zenbatekoari; horrenbestez, deialdi horretarako, guztira, berrogeita hamabost milioi euro (55.000.000) erabiliko dira, 2016ko aurrekontu-ekitaldiaren kontura.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 22a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala