Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2016ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3124

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko apirilaren 5ekoa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Boxeo Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2016ko maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (81. zenbakia) argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren 2016ko apirilaren 5eko Ebazpena, Euskal Boxeo Federazioaren Estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena. Eta, honen aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira.

2016/1815 (1/1) orrialdean, gaztelaniazko testuan bigarren paragrafoan, hau dioen lekuan:

«Resultando que la Asamblea General Extraordinaria de la Federación Vasca de Tenis, celebrada el 3 de marzo de 2016, aprobó la modificación de los artículos 27.2 y 37 de los estatutos y que tal aprobación se ha acreditado documentalmente.»

Hau esan behar du:

«Resultando que la Asamblea General Extraordinaria de la Federación Vasca de Boxeo, celebrada el 3 de marzo de 2016, aprobó la modificación de los artículos 27.2 y 37 de los estatutos y que tal aprobación se ha acreditado documentalmente.»


Azterketa dokumentala