Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2016ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3121

AGINDUA, 2016ko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko udalerriko «Sociedad Coral de Bilbao» Musika Eskola Pribatuari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Bilboko udalerriko «Sociedad Coral de Bilbao» Musika Eskola Pribatuak (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua..– 2016-2017 ikasturtetik aurrera «Organoa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 48016583.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Sociedad Coral de Bilbao».

Titularra: Sociedad Coral de Bilbao.

Helbidea: Felipe Serrate kalea, 2.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, biolontxeloa, zeharkako txirula, oboea, klarinetea, saxofoia, tronpa, tronpeta eta kontrabaxua.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra eta organoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala