Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2016ko uztailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3120

AGINDUA, 2016ko ekainaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Mikeldi» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko «Mikeldi» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako hiru heziketa-ziklo emateko eta aurretik baimenduta dituen Lanbide Heziketako hiru heziketa-ziklo kentzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretua, Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (ekainaren 12ko BOE); azaroaren 29ko 245/2011 Dekretua, Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (abenduaren 21eko EHAA); azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretua, Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 13ko BOE); uztailaren 2ko 375/2013 Dekretua, Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikari-tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (urriaren 8ko EHAA); azaroaren 4ko 1572/2011 Errege Dekretua, Garraioko eta Logistikako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 13ko BOE); azaroaren 27ko 253/2012 Dekretua, Garraioko eta Logistikako Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (2013ko martxoaren 11ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48003412.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Mikeldi».

Titularra: Centro de Estudios Mikeldi, S.L.

Helbidea: Autonomia kalea, 60-62.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

– «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

– «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

– «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-ziklo bat kentzea.

– «Salmentak eta merkataritza espazioak kudeatzea» goi-mailako heziketa-ziklo bat kentzea.

– «Kontsumitzailearentzako zerbitzuak» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak:

○ «Gorputz- eta kirol-ekintzak sustatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Administrazioa eta Finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina:

○ «Merkataritza-jarduerak» erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Nazioarteko merkataritza» goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Salmentak eta merkataritza-espazioak» goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Marketina eta publizitatea» goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Garraioa eta logistika» goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta Turismoa:

○ «Bidaia-agentziak eta ospakizunen kudeaketa» goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Web aplikazioen garapena» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ «Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa» goi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 3a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala