Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2016ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3106

AGINDUA, 2016ko ekainaren 16koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Guitrans / Guitrans Fundazioa» eratu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi da Fundación Guitrans / Guitrans Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko otsailaren 16an, Herri Administrazio eta Justizia Sailera eskaera bat iritsi zen, Fundación Guitrans / Guitrans Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazio hori Asociación Empresarial Guipuzcoana de Transportes de Mercancías por Carretera «Guitrans» elkarteak sortu zuen, Ignacio Cepeda Alejos jaunak ordezkaturik. Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2016ko maiatzaren 5eko idazkiaren bidez, agirietan ikusitako akatsak zuzentzeko eskatu zien interesdunei, eta 2016ko maiatzaren 23an, espedientean ageri den agiriak sartu ziren Herri Administrazio eta Justizia Sailean.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak bilkura egin du 2016ko apirilaren 14an eta ekainaren 16an, fundazioaren helburuak zilegi eta interes orokorrekoak direla eta fundazioa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatzeko, eta fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du.

Laugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, haren estatutuen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera:

– Errepideko garraioaren sustapena eta garapen jasangarria.

– Sektoreko enpresetako langileen eta zuzendarien trebakuntza handiagoa sustatzea, maila handiagoko prestakuntza erraztuz.

– Errepideko garraioaren segurtasuna hobetzea.

– Garraioaren sektorean haien zerbitzuak ematen dituzten edo eman dituzten pertsonei laguntzea.

– Errepideko garraioaren alorreko elkarte-egiturari eusten laguntzea.

Bosgarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluetan xedatzen denaren arabera, fundazioaren egoitza hemen egongo da: Portuetxe Bidea 9-1., Donostia (Gipuzkoa). Bestalde, fundazioak bere jarduerak, batez ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan burutuko ditu.

Seigarrena.– Hasierako dotazioa 100.000 eurokoa da. Ekarpen hori egin dela agiri bidez egiaztatuta geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartu zen.

Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago aurreikusita fundazioaren estatutuetan.

Zortzigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

– Lehendakaria: José Ignacio Cepeda Alejos jauna (biziartekoa).

– 1. lehendakariordea: Mario Palacios Ortega jauna (biziartekoa).

– 2. lehendakariordea: Martín Azpiroz Juanena jauna (biziartekoa).

– Idazkaria: Francisco Javier Ortega Echeveste jauna (biziartekoa).

– Diruzaina: Luis María Zamora Paino jauna (biziartekoa).

– Bokala: José Fuentes García Bernardo jauna (biziartekoa).

– Bokala: Jose María Aldaya Echeburua jauna (biziartekoa).

– Bokala: Juan José Zabaleta Indacoechea jauna (biziartekoa).

– Bokala: Javier Ortega Ramírez jauna.

– Bokala: Oscar Aldaya Lorenzo jauna.

– Bokala: Jose Ignacio Cepeda Soreasu jauna.

– Bokala: Julián Echezarreta Larburu jauna.

Izendatutako guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioa eratzeko espedientea hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez. Lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da Fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZPEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-412 erregistro-zenbakiarekin–: Donostiako Fundación Guitrans / Guitrans Fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zortzigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, Diego María Granados de Asensio notarioaren aurrean, 2016ko urtarrilaren 22an egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala (protokolo-zenbakia: 130); eskritura publiko hori, aurretik izendatu notarioaren absentzia dela eta, Jose Carlos Arnedo Ruiz notarioaren aurrean 2016ko maiatzaren 18an emandako eskritura publikoaren bidez zuzendu zen (protokolo-zenbakia: 1.072).

Bigarrena.– Fundazio hori, helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatuarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 16a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala