Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2016ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3105

AGINDUA, 2016ko otsailaren 24koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento - CNIE» fundazioaren desegitea eta likidazioa onartzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2015eko urriaren 15ean, idazki bat iritsi zen Herri Administrazio eta Justizia sailera, fundazioaren Patronatuko kide ez den idazkari Martin Recalde Llanos jaunak sinatua, eta, bertan eskatzen zuen inskribatzeko «Fundación Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento - CNIE» fundazioaren desegitea eta likidazioa. Eskaerari administrazio-espedienteko agiriak erantsi zaizkio.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren -1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan.

Bigarrena.- Funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkie espediente hauei, eta beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 34., 34. eta 33. artikuluetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 46. eta 47. artikuluetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. eta 36. artikuluetan, eta Fundazioaren estatutuetan.

Hirugarrena.- Legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako betekizunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 33. eta 34. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikuluan, eta, ondarea azkentzeari eta likidatzeari dagokionez, fundazioaren estatutuetan jasotakoak.

Laugarrena.- Fundazioen Babeslaritzak onartu eta Fundazioen Erregistroan inskribatu beharreko agirietan ikusten denez, Fundazioaren Patronatuak 2015eko irailaren 21ean fundazioa azkentzeko hartutako ebazpena baliozkoa da, estatutuen eta Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera. Agiri horietan, bestalde, behar bezala jasota dago fundazioak ezin izan dituela bete zituen helburuak, eta, horixe izan da, hain zuen, fundazioa azkentzeko arrazoia.

Patronatuaren desegite-erabaki horren ondorioz, erabaki du, halaber, fundazioaren ondarea osatzen duten gainerako ondasun guztiak Biodonostia-Osasun Ikerketa Institutua elkarteari eta Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioari ematea, uste baita bi erakunde hauek emango diotela jarraipena desegindako erakundearen antzeko helburuei.

Ondarearen destino hori bat dator Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 35.2 artikuluarekin.

Bosgarrena.- 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluak xedatzen duenez, desegiteko erabakiak edo, hala badagokio, fundazioaren ohiko jarduerak amaitutzat jotzen dituen ebazpen judizialak, hasiera emango die likidatzeko eragiketei.

Bestalde, artikulu horretan bertan adierazten denez, Fundazioko gobernu-organoak egingo du desegindako fundazioaren likidazioa, Babeslaritzaren kontrolpean, betiere. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

Horretarako aurkeztu dituzte ziurtagiriak Biodonostia-Osasun Ikerketa Institutua elkarteak eta Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioak, zeinetan jasotzen baita «Fundación Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento - CNIE» fundazioaren gainerakoa jaso dutela.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Baietsi egiten da, batetik, «Fundación Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento - CNIE» fundazioaren Patronatuaren erabakia, eta, bestetik, 2015eko irailaren 21eko ziurtagirian jasotako likidazioaren ondoriozko likidoaren destinoa. Erabaki hori publiko egin da 2015eko urriaren 2an, Arrasateko notario Antonio Román de la Cuesta Galdizen aurrean baimendutako notariotza-eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 782).

Bigarrena.- Fundazioa desegiteko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Hirugarrena.- «Fundación Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento - CNIE» fundazioaren likidazio-prozesua amaitutzat jotzea eta beraren erregistro-orria ezeztatzeko agintzea.

Laugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 24a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala