Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2016ko uztailaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3092

IRAGARKIA, Loiolako geltoki berriaren seinaleztapen lanari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Loiolako geltoki berriaren seinaleztapen lana.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko urtarrilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 3. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zortziehun eta berrogeita hamar mila eta berrehun eta laurogeita hemezortzi euro laurogeita hamar zentimorekin (850.298,90), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko martxoaren 22a.

b) Esleipenduna: Siemens Rail Automation, S.A.U.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zortziehun eta hamasei mila eta hogeita hamaika euro laurogeita bost zentimorekin (816.031,85), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bederatzi (9) hilabete.

Bilbao, 2016ko ekainaren 27a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala