Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2016ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3052

EDIKTUA, dibortziorako 542/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 542/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Fanny Noemi Lozano Molina.

Alderdi demandatua: Manuel Agustin Carpio Montoya.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko (Familia) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, goian aipatutako 542/2015 dibortzio-prozedura bideratu da, zeinaren autoetan prozedura amaitzeko ebazpena eman baita 2016-06-07an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko ekainaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala