Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2016ko uztailaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3011

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2016ko maiatzaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta egiten dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko den 2013ko irailaren 17ko Agindua aldatzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduan (2016ko ekainaren 15eko EHAA, 113. zk.) gisa horretako hutsa atzeman da. Agindu horren bidez HABEk eskaintzen dituen zerbitzuen eta egiten dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko den 2013ko irailaren 17ko Agindua aldatzen da. Horrenbestez, honako zuzenketa egiten da:

Honako hau dioenean:

«b) Deialdi berezi eta irekietan: 60 euro deialdiko».

Honela esan behar du:

«b) Deialdi berezi irekietan: 60 euro deialdiko».


Azterketa dokumentala