Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2016ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3008

IRAGARKIA, Euskotreneko Bilboko tranbiaren material mugikorraren mantentze-zerbitzuaren kontrataziorako lehiaketa publikoz deitzen duen lizitazioa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Bilboko tranbiaren material mugikorraren lehenengo eta bigarren mailaren mantentze-zerbitzua.

b) Burutzapen/emateko tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: lau urte, gehi urte bateko bi luzapen posiblerekin.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren ustezko balioa, ustezko handitzeak eta luzapenak barne, zazpi milioi eta berrehun eta hamabost mila eurokoa da (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 13a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko abuztuaren 16a, eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6, 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko ekainaren 27a.

Zuzendari nagusia,

Manuel leza olaizola.


Azterketa dokumentala