Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2016ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2997

IRAGARKIA, ekainaren 23koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez etxebizitza babestuen esleipenak jakinarazten baitira, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritako prozeduraren arabera.

Ezinezkoa izan da aipatutako egintza jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa bete dadin –Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zen 30/1992 Legea.

Interesdunak Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Kale Nagusia 85, 6, Bilbao), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko diote. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertzen direnetik hasita, edo, adierazitako epean agertzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2016ko ekainaren 23a.

Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

}JON IÑAKI URBINA GARCIA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala