Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2016ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2994

IRAGARKIA, 2016ko ekainaren 21ekoa, Bizkaiko Etxebizitza lurralde-ordezkariarena, etxebizitzako ikuskaritza-prozedura bateko entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.

Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Interesduna agertu ahalko da Bizkaiko Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85, lehenengo solairua) entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamar eguneko epea izango du egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2016ko ekainaren 21a.

Bizkaiko Etxebizitza llurralde-ordezkaria,

JON URBINA GARCIA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala