Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2016ko uztailaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2990

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren ebazpena. Ebazpen horren bidez, behin betiko baja ematen zaio Luca izeneko etxebizitza partikularreko geletan ostatu emateko establezimenduari Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistrotik.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Zerbitzu Orokorretako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

15 egun balioduneko epea eman zitzaion titularrari, establezimenduaren bajaren aurreko audientzia gisa, baina titularrak epe hori alegaziorik aurkeztu gabe pasatzen utzi du.

Horregatik, 198/2013 Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoan eta araudi orokorrean eta bereziki aplikatu beharreko gainerakoetan oinarrituz, establezimendu horri Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan baja ematea ebatzi da.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2016ko ekainaren 13a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala