Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2016ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2852

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2016ko urtarrilaren 25eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ur-aprobetxamenduaren eskubidea azkentzea jotzen da.

Ebazpen horren jakinarazpen pertsonala helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Azkentzeko arrazoia: ur-emakidaren epea amaitzeagatik.

Ekainaren 23ko Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hori, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Bilbao, 2016ko otsailaren 11.

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoaren burua,

MARÍA ESTHER SOLABARRIETA AZNAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala