Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2016ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2845

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 3314/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, 3314/2015 zenbakiko espedientea ari dela bideratzen, gizartearentzako lanak betearazteko; lan horiek Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak ezarri zizkion Xabier Urbieta Ibarrondo zigortuari (1576-14-B), eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan 2016-03-30ean autoa eman da, honako hau dio xedapen zatiak hitzez hitz:

Xabier Urbieta Ibarrondo jaunak gizartearen alde berrehun eta berrogeita hiru egunez lan egiteko zigorra ez duela bete adieraztea. Zigor hori Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak ezarri zuen (1576-14-B).

Jakinaraz bekio hori zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegi edo auzitegiari, indargabetutako Zigor Kodearen 88.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegian, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanda, eta, halaber, ohartarazi haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut:

Xabier Urbieta Ibarrondo zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2016ko maiatzaren 19an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN EPAILE MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN letradua.


Azterketa dokumentala